Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2012ko otsailaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Ekonomia eta Ogasun Saila
797

JAKINARAZPENAK, betearazpen-prozeduraren arloan aurkeztutako errekurtsoak eta eskabideak ebazteko administrazio-egintzei buruzkoak, egiteko daudenak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 53. artikuluan xedatutakoren arabera, eta abenduaren 17ko 58/2003 Legearen 112. artikuluari dagokionez, ondoren adierazten diren administrazio-egintzen jakinarazpenak egiteko ahaleginak egin dira, baina ezinezkoa izan da interesdunei jakinarazpen horiek egitea, administrazio honi egotzi ezin zaizkion arrazoiak tarteko.

Ondorioz, interesdunei edo horien legezko ordezkariei —behar bezala egiaztatuak— dei egiten zaie jakinarazpena jasotzeko ager daitezen, Eusko Jaurlaritzako Nahitaezko Diru Bilketako bulegoetan, 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik. Beherago adierazten dira bulegoen helbideak, eta hau da haien ordutegia: astelehenetik ostegunera 08:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara, eta ostiraletan, 08:00etatik 15:00etara.

Epe hori amaituta, agertu ezean, erantsitako zerrendan jaso espedienteari dagokion administrazio-egintzaren jakinarazpena egindakotzat joko da, legezko ondorio guztiekin, betiere agertzeko finkatu epea bukatu eta biharamunetik aurrera.

Halaber, jakinarazten da ordezkaritza emanez gero, Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Legearen 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoren arabera egin beharko dela.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 31.

Finantzetako zuzendaria,

MIGUEL BENGOECHEA ROMERO.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala