Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2012ko otsailaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Ekonomia eta Ogasun Saila
796

JAKINARAZPENAK, betearazpen-prozeduretako egintzei buruzkoak, egiteko daudenak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 53. artikuluan xedatutakoren arabera, eta Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Legearen 112. artikuluari dagokionez, ondoren adierazten diren baloreen zehapenak betearazteko egintzen jakinarazpenak egiteko ahaleginak egin dira, baina ezinezkoa izan da ordaintzera behartuta daudenei jakinarazpenak egitea, administrazio honi egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik.

Ondorioz, dei egiten zaie erantsitako zerrendan agertzen diren interesdunei edo horien legezko ordezkariei -behar bezala egiaztatuak direla-, jakinarazpena jasotzera ager daitezen, Eusko Jaurlaritzako Nahitaezko Diru Bilketako bulegoetan, egutegiko 15 eguneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Ordutegia hau da: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara.

Epe hori amaituta aurkeztu ez badira, eranskineko zerrendan zehazten den balioari dagokion premiamendu-probidentziaren jakinarazpena lege-ondorio guztietarako egintzat joko da, agertzeko epea amaitzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Halaber, jakinarazten da ordezkaritza emanez gero, Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Legearen 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera egin beharko dela.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 31.

Finantzetako zuzendaria,

MIGUEL BENGOECHEA ROMERO.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala