Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2012ko otsailaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Herrizaingo Saila
795

IRAGARKIA, zeinen bidez Segurtasuneko sailburuordearen ebazpen bat jakinarazten baita. Ebazpen hori Iñaki Pelayo Legarreta jaunaren 2011ko urriaren 13ko eskabidea dela-eta hasitako 3546/11 espedientean eman zen. Espediente hori Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan jasotako eskubideez baliatzeari buruzkoa da.

2011ko abenduaren 14an, Segurtasuneko sailburuordeak ebazpen bat eman zuen, interesadunak egindako eskari bati buruz.

Ebazpen hori jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan. Oharrak:

1.- Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Herrizaingoko sailburuari edo ebazpena egin duenari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan. Hala eta guztiz ere, gora jotzeko errekurtsoa jarri gabe, interesdunak zuzenean, bere interesak defendatzeko, Datuak Babesteko Euskal Agentziara jo dezake, hala xedatuta baitago Titulartasun Publikoko Datu Pertsonalen Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Agentziaren Sorrerari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 9. artikuluan, hain zuzen ere, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 18.2., 23.3. eta 41. artikuluetan xedatutakoari dagokionez; interesdunak, hala ere, beste edozein errekurtso edo erreklamazio aurkeztu ahal izango du.

2.- Interesdunak eskura dauka ebazpenaren testu osoa, Kabineteko eta Baliabide Teknikoen Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe bidea, 18, Erandio, Bizkaia). Bulego horretara joan arren, ez dira etengo, ezta oztopatuko ere, aurreko paragrafoan azaltzen diren aurka egiteko edo erreklamazioa jartzeko epeak.

Erandio, 2012ko urtarrilaren 20a.

Kabineteko eta Baliabide Teknikoen zuzendaria,

JOSEBA BILBAO BILBAO.


Azterketa dokumentala