Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2012ko otsailaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 Zenbakiko Epaitegia
792

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 51/11 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 51/11 prozedura.

Demandatzailea: Blanca Iñiguez de Mendoza Barreiro.

Abokatua: Belen Zabaleta Ceberio.

Prokuradorea: Landa.

Demandatua: Jose Miguel Dias Gomes.

Gaia: familia-zuzenbidea.

EPAITZA

Baietsi egiten dut, partez, Blanca Iñiguez de Mendoza Barreiro andreak José Miguel Dias Gomes jaunaren aurka aurkeztutako demanda, eta, horrenbestez, XXXX adingabeko semeari dagokionez, neurri hauek ezartzen ditut:

1.- Seme adingabearen zaintza eta jagoletza amari esleitzen dizkiot, eta guraso-ahala, berriz, guraso biek izango dute.

2.- Bisita-erregimen bat ezartzen dut, eta berau aplikatzen hasiko da José Miguel jauna adingabearekin edo Blancarekin harremanetan jartzen denean; adingabearen adin txikia aintzat hartuta, honako eduki hau izango du bisita erregimenak:

- astearte eta ostegunetan, haurtzaindegitik irteten denetik 20:00ak arte.

- Bi asteburutik behin, larunbat eta igandeetan, 10:00etatik 20:00etara; adingabearen adin txikia dela-eta, aitarenean ez du gaurik emango.

- Gabonetako oporrak bi alditan banatuko dira: abenduaren 23tik 30era, eta abenduaren 31tik urtarrilaren 6ra; urte bikoitietan, amak aukeratuko du bietatik zein nahi duen. Nolanahi ere, aitari dagokion aldian, adingabea 10:00etatik 20:00etara baino ez da geratuko, eta amarenean emango du gaua.

- Aste Santuko eta udako oporrak, erdibana, eta aitarenean gaua eman gabe.

3.- Elikadura-pentsioa: epai honen egunetik aurrera, semearen aldeko 100 euroko hileko pentsioa ezartzen da. Ordainketa hileko lehenengo bost egunetan egin beharko da, amak horretarako izendatutako kontu-zenbakian; zenbateko hori KPIren aldakuntzen arabera eguneratuko da urtero, urtarrilean, eta lehen eguneratzea 2013ko urtarrilean egingo da.

4.- Ezohiko gastuak: bi gurasoek erdibana ordainduko dituzte, adostu ondoren, eta halakorik ezean, baimen judiziala jaso ondoren.

5.- José Miguel Gomes jaunari berariaz debekatzen zaio lurralde nazionaletik bere semearekin irtetea, aurretik amaren baimena jaso gabe, harik eta semeak 12 urte bete arte.

Ez da berariazko erabakirik hartzen kostuei dagokienez.

Aurka egiteko modua: apelazio-errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hau da: 0. Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jose Miguel Dias Gomes demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 30a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala