Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2012ko otsailaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 Zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala
791

EDIKTUA, zor-aitorpenari buruz bideratu den 217/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Tolosako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, zorra aitortzeari buruzko 217/11 prozedura bideratu da, Kutxak eskatuta, Ioan Grejuc eta Ioan Beuca-ren kontra. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

180/11 EPAIA

Epailea: Leyre Urretavizcaya Ardanaz.

Lekua: Tolosa (Gipuzkoa).

Data: bi mila eta hamaikako abenduaren hamaseia.

Alderdi demandatzailea: Kutxa.

Abokatua: Iñigo Larequi Arcos.

Prokuradorea: Jose Ignacio Otermin Garmendia.

Alderdi demandatua: Ioan Grejuc eta Ioan Beuca.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: zor-aitorpena.

EPAITZA

Baietsi egiten dut guztiz auzitegietako prokuradore José Ignacio Otermin Garmendiak Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda. Horrenbestez, Ioan Beuca eta Ioan Grejuc jaunak kondenatzen ditut modu solidarioan honako hauek ordaintzera: batetik, hamazazpi mila ehun eta laurogeita zazpi euro eta hogeita hamasei zentimo (17.187,36), tronkoarenak; eta bestetik, % 17,25ean itundutako interesak, mailegu-kontua -zeinen zorpeko saldoa erreklamatzen baita- itxi eta hurrengo egunetik -2010eko urtarrilaren 27tik- zorra guztiz ordaintzen den arte sortutakoak.

Halaber, kostuak ordaintzera kondenatzen dut demandatua.

Aurka egiteko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan kontsignatu beharko da. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1865 0000 04 021711. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Ioan Beuca demandatuari jakinarazpena behar bezala egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut idazki hau, Tolosan (Gipuzkoa), bi mila eta hamaikako abenduaren hamaseian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala