Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2012ko otsailaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
787

EBAZPENA, 2012ko urtarrilaren 18koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza saileko Zerbitzu Orokorren zuzendariarena, 2012ko ekitaldirako Nekazaritzako Kontabilitate Argibideetarako Euskal Sarerako (NKAES) kontabilitate bulegoak hautatzeko lehiaketa publikoaren deialdia egiteko dena.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Zerbitzu Orokorren zuzendariaren 2011ko urriaren 24ko Ebazpenaren bidez, 2012ko ekitaldian Nekazaritzako Kontabilitate Argibideetarako Euskal Sarerako (RICAV/NKAES) nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategietako kontabilitate-emaitzak eta -informazioa lortzeko laguntza teknikoko lanak egiten dituzten kontabilitate-bulegoak hautatzeko lehiaketa publikoaren deialdi egin zen.

Ebazpen hori, 2011ko abenduaren 23ko EHAAn (242. zk.) argitaratu zen.

Eskabideak aurkezteko zehaztutako epearen barruan honako enpresa hauek aurkeztu ziren:

- Agricultores y Ganaderos de Álava, Sociedad Cooperativa, «AGA, S. Coop.»; IFK zk.: F-01031277, eta, Euskadiko Nekazaritza Kooperatiben Erregistroko inskripzio-zk.: 852068.

- Lorra, Sdad. Coop., IFK zk.: F-48212880, eta, Euskadiko Nekazaritza Kooperatiben Erregistroko inskripzio-zk.: 864217.

- Sergal, S. Coop., IFK zk.: F-01375948, eta, Euskadiko Nekazaritza Kooperatiben Erregistroko inskripzio-zk.: 20040082.

- Abelur, Koop. E., IFK zk.: F-20835609, eta, Euskadiko Nekazaritza Kooperatiben Erregistroko inskripzio-zk.: 20070003.

- Lurgintza, Koop. E., IFK zk.: F-20035846, eta, Euskadiko Nekazaritza Kooperatiben Erregistroko inskripzio-zk.: 883482.

Eskabideak aztertu ondoren egiaztatu zen deialdiko bigarren puntuan eskatutako baldintzak betetzen zirela. Izan ere, erregistro ofizial batean izena emanda izateaz gain lana behar bezala gauzatzeko elementu pertsonal eta material dituen erakundeak dira, nekazari edo abeltzain kolaboratzaileen idatzizko konpromisoa aurkeztu dute, bertan adieraziz ados daudela kontabilitate-bulego horrek beren ustiategiaren emaitza teknikoak eta kontabilitateari dagozkionak aztertzeko, eta gutxienez hirurogei nekazari edo abeltzainen adostasuna lortu dutela beren ustiategien kontabilitatea kudeatzeko.

Horiek horrela, Europako Batasunaren nekazaritza ustiategien errenten eta ekonomiaren gaineko kontabilitate informazio sarea sortzeko 2009ko azaroaren 30eko Kontseiluaren 1217/2009 (EE) Erregelamenduaren 1.2 artikuluan [5.2., eta 7.1.c) artikuluei dagokienez] zehaztutakoa kontuan hartu da (Europako Erkidegoen Aldizkari Ofiziala, 328. L, 2009/12/15ekoa).

Ikusi da Nekazaritza eta Arrantza Sailaren 1985eko irailaren 25eko Agindua, Nekazaritzako Kontabilitate Argibidetarako Euskal Sarerako (RICAV/NKAES)ezarri zuena. Horiek horrela,

Honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- 2010eko ekitaldian Nekazaritzako Kontabilitate Argibideetarako Euskal Sarerako (NKAES) nekazaritza eta abeltzaintza ustiategietako teknika, finantza eta ekonomi informazioa lortzeko ustiapen fitxa betetzeko kontabilitate-bulego hauek hautatzea:

- AGA, S. Coop.,

- Lorra, S. Coop.,

- Sergal, S. Coop.,

- Abelur, Koop. E. eta

- Lurgintza, Koop. E.

Bigarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, denek eta, bereziki, nekazari eta abeltzain titularrek jakin dezaten, zehaztutakoen artean kontabilitate-bulego bat hauta dezaten.

Hirugarrena.- Ebazpen honen aurka, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat etorriz, Ingurumen. Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuari gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 18a.

Zerbitzu zuzendaria,

JOSÉ LUIS BARRENA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala