Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2012ko otsailaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Justizia eta Herri Administrazio Saila
785

AGINDUA, 2012ko urtarrilaren 12koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, «Fundacion Sabino Arana» fundazioaren estatutuen aldaketa eta bateratzea onetsi eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena (aurrerantzean «Sabino Arana Fundazioa»).

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da. Hona hemen:

AURREKARIAK

Lehenengoa.- 2011ko abenduaren 29an, Justizia eta Herri Administrazio Sailean, Juan María Atutxa Mendiola jaunak -fundazioaren lehendakari gisa- aurkeztutako idazkia jaso zen, eta bertan zera eskatzen zen: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskriba zedila «Fundación Sabino Arana» fundazioaren estatutuen aldaketa (aurrerantzean «Sabino Arana Fundazioa)». Eskabide-idazkiarekin batera, honako eskrituraren bi kopia baimendu aurkeztu ziren: 2011ko abenduaren 27an, Bilboko notario Juan Ignacio Gomeza Villaren aurrean egiletsitako eskritura publikoa (protokolo-zenbakia: 2260).

Bigarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako lege-xedapen hauetan hala ezarrita baitago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzari buruzko Araudia onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Lehendakariak 2009ko maiatzaren 8an Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko eman zuen maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 9.1.e) artikuluan; eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeari buruzko abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 4.1 artikuluan.

Bigarrena.- Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, honako xedapen hauetan ezarritako baldintzak bete dira: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikulua (ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuz onartu zen dekretu hori), Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikulua, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuko 33. artikulua. Aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin, baita estatutuetan ezarritakoarekin ere.

Aipatu manuak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- «Fundacion Sabino Arana» fundazioaren estatutuen aldaketa eta bateratzea onestea (aurrerantzean «Sabino Arana Fundazioa»). Helbidea: Mandobide kalea 6, 3, Bilbao, Bizkaia.

Bigarrena.- Fundazioaren estatutuen aldaketa eta bateratze hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatu dadila agintzea. Inskripzioa agindu honen datarekin egingo da, 2011ko abenduaren 27an —Juan Ignacio Gomeza Villa notarioaren aurrean— egiletsitako eskritura publikoan ezarritakoari jarraituz (protokolo-zenbakia: 2260).

Hirugarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek administrazio-bideari amaiera ematen dio; beraz, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 12a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala