Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2012ko otsailaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Herrizaingo Saila
782

EBAZPENA, 2011ko abenduaren 23koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Donostia-San Sebastiángo Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (499/2011 prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak deitzen dituena.

Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (499/2011 prozedura laburtua) aurkeztu da Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Lehena kategorian sartzeko hautaketa prozedurako Epaimahaiaren 2011ko irailaren 13ko Erabakiaren aurka; erabaki horren bitartez, lehiaketa-fasearen behin betiko emaitzak, azken puntuazioa, eta prozedura gaindituta eskainitako lanpostuak betetzen zituztenen zerrenda argitaratu zen. Eta, Donostia-San Sebastiángo Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiak espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epean, prozeduran ager daitezen, eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal dezaten.

Arkauti, 2011ko abenduaren 23a.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,

ELENA MORENO ZALDIBAR.


Azterketa dokumentala