Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2012ko otsailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Zuzenbide- eta Ekitate-Arbitrajeko Europar Elkartea
660

IRAGARKIA, Alokabide, SA sozietateak aurkeztutako erreklamazio bat bertan behera uzteari buruzko arbitraje-laudoa (PVA/ARR/27/11 erreferentzia) argitaratzeko dena.

Europako Zuzenbidezko eta Ekitatezko Arbitraje Elkartearen (aurrerantzean Aeade) helbidea: Campoamor kalea, 18-3. Elkarte hori Elkarteen Erregistro Nazionalean dago inskribatuta I. Atalean, 166.700 zenbakiarekin eta G-82709965 IFK zenbakiarekin. Agiri honen bidez, honako hau ematen du aditzera:

Francisco de la Herrán Matorras jaunak 2011ko apirilaren 28an PVA/ARR/27/11 erreferentziako arbitraje-laudoa eman zuen, non Alokabide SA sozietateak Paulino Walter Gómez jaunaren aurka aurkeztutako erreklamazioa ebazten baitzen. Gaia: Gasteizko Donostia kalean (41. zenbakia, 1-B) dagoen etxebizitzaren kontratu-epea bukatu izanagatik eta hitzartutako errenta ez ordaintzeagatik, kontratua bertan behera uztea eta bere desahuzioa.

Laudo horren xedapen zatian ezartzen da, besteak beste, Alokabide SA eta Paulino Walter Gómez jaunaren artean izenpetutako kontratua -etxebizitza alokatzeari buruzkoa- bertan behera uzten dela, kontratuaren indarraldia bukatu izanagatik eta Walter jaunak 2010eko irail eta urriko errenta hitzartuak ez ordaintzeagatik. Walter jauna etxebizitza hilabeteko epean -laudoa jakinarazten denetik aurrera- uztera kondenatzen da.

Ebazpen horren berri eman zitzaion Paulino Walter Gómez jaunari, 2011ko maiatzaren 9an eta 2011ko maiatzaren 18an bidalitako burofaxen bidez, errentamenduan duen etxebizitzan: Donostia kalea 41, 1-B, Vitoria-Gasteiz. Hartzaileak, ordea, ez zituen hartu.

Ondorioz, iragarki honen bidez PVA/ARR/27/11 arbitraje laudoa argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jakinarazpenerako balio dezan eta legezko ondorio bidezkoak izan ditzan.

Madril, 2012ko urtarrilaren 16a.

Aeadeko idazkari nagusia,

JAVIER ISCAR DE HOYOS.


Azterketa dokumentala