Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2012ko otsailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Euskal Herriko Unibertsitatea
657

IRAGARKIA, Euskal Herriko Unibertsitatearen jabetzako zenbait baliabide informatiko dohainik besterentzeko irekita dagoen prozedurari buruzkoa.

UPV/EHUren jabetzakoak diren zenbait baliabide informatiko ez dira egokiak unibertsitatean erabiltzen jarraitzeko, eta, beraz, prozedura publikoa ireki zen baliabideok dohainik besterentzeko. Hori dela eta, prozedura horretako baldintza juridiko-ekonomikoen agirian jasotakoari jarraituz, UPV/EHUko gerenteak erabakia eman du 2012ko urtarrilaren 13an, eta horren bidez baztertuta geratu dira prozeduran parte hartzeko baldintzak betetzen ez dituzten edo egiaztatu ez dituzten eskari egileak, eta bestalde, hautatutako eskari egileei esleitu zaizkie baliabideok.

Aipatutako erabakia Euskal Herriko Unibertsitatearen Ondare Zerbitzuaren web orrian dago argitaratuta oso-osorik.

Leioa, 2012ko urtarrilaren 16a.

Gerentea,

XABIER AIZPURUA TELLERIA.


Azterketa dokumentala