Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2012ko otsailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
655

EBAZPENA, 2012ko urtarrilaren 18koa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, ETSren Bilbao-Donostia trenbideko Sagarbideko tunelaren mendebaldeko eta ekialdeko ahoak saneatu eta drainatzeko proiektuaren eraginpeko ondasun eta eskubideak jendaurrera ateratzeko dena.

Garraio Azpiegituraren zuzendariaren 2011ko apirilaren 7ko Ebazpenaren bidez, ETSren Bilbao-Donostia trenbideko Sagarbideko tunelaren mendebaldeko eta ekialdeko ahoak saneatu eta drainatzeko proiektua onartu zen.

Proiektuaren helburua da tunelaren bi ahoak saneatzeko eta drainatzea hobetzeko obrak zehaztea; kontua da ur-azaleko urak betelanen ingurura iritsi baino lehen batzea, eta hortik behar bezala bideratzea, sarrera-ahoaren aldean, plataformaraino, eta irteerakoan, gertu dagoen errekasto bateraino.

Proiektuaren eraginpeko lurrak eskuratu, eta ondasunak eta eskubideak behar bezala kudeatu ahal izateko, proiektuan ondasun horiek guztiak identifikatzeko zerrenda zehatz bat eta partzela-planoak jasotzen dira.

Organo honek eskumena dauka Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbide-azpiegituretako obrak egin ahal izateko nahitaezko desjabetze-jardunbideko izapideak egin eta ebazpenak onartzeko, hala ezartzen baitu Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren (azaroaren 30eko 328/2010 Dekretuaren bidez aldatutakoaren) 15.1.h) artikuluak, maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 10.1.e) artikuluari dagokionez (EAEko administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretua bigarren aldiz aldatu zen, urtarrilaren 18ko 6/2011 Dekretuaren bidez).

Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluaren arabera, trenbide-linea berriak jartzeko edo lehendik daudenak handitu edo zabaltzeko proiektuak onartzen direnean, eta onespen horretan okupatu beharreko ondasunak zehaztuta badatoz, nahitaezko desjabetzeko eskakizunen eta jardunbidearen ondorioetarako, onespenak berekin dakar, proiektua bera eta horren gaineko aldaketak herri-onurakotzat edo gizarte-interesekotzat jotzea, bai eta proiektuarekin batera doan zerrendan jasotako ondasun eta eskubideak lehenbailehen okupatu beharrekotzat aitortzea ere.

Nolanahi ere, proiektuaren eraginpeko ondasunak eta eskubideak okupatu beharra proiektuaren onespenak inplizituki berekin dakarren arren, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17.2, 18 eta 19.2 artikuluek ondasun eta eskubide horien xehetasunak jasoko dituen zerrenda egin eta jendaurrera atera behar dela ezartzen du, alegazioak eta datuak aurkeztu ahal izan daitezen, okerrak zuzentzeko eta interesdunak zeintzuk diren ondo zehazteko.

Beraz, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusirik, honako hau

EBAZTEN DUT:

ETSren Bilbao-Donostia trenbideko Sagarbideko tunelaren mendebaldeko eta ekialdeko ahoak saneatu eta drainatzeko proiektuaren eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrera ateratzea, ebazpen hau azken aldiz argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hamabost (15) egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izan daitezen, okerrik baldin badago, horiek zuzentzeko. Kontuan izandako arauak: Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 19.2 artikulua eta horrekin bat datozenak. Alegazioak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira, Gasteizko Donostia kaleko 1ean (Lakua 1).

Epe horretan, proiektuaren eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrenda Debako Udalaren iragarki-oholetan egongo da.

Guztiek horren berri izan dezaten jakinarazten da.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 18a.

Garraio Azpiegituraren zuzendaria,

JESÚS MARÍA BENAITO VILLAGARCÍA.

Debako udalerria

Finka zk.: F-001.

Katastroko erref.:

Poligonoa: 19.

Lurzati zk.: 32:

Jabea: María Iciar eta María Goretti Lazkano Beristain.

Okupazio iraunkorra: 1.046 m2.

Izaera: zuhaixka larrea.

Finka zk.: F-002.

Katastroko erref.:

Poligonoa: 19.

Lurzati zk.: 33.

Jabea: María Carmen Eizaguirre Uranga.

Okupazio iraunkorra: 89 m2.

Izaera: basoa.


Azterketa dokumentala