Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2012ko otsailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
654

AGINDUA, 2012ko urtarrilaren 16koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Gasteizko udalerrian esleitu gabe geratu diren hainbat babes ofizialeko etxebizitza esleitzeko hautaketa-prozesua hasten duena eta hainbat zehaztasun finkatzen dituena.

GERTAKARIAK

1.- Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko apirilaren 16ko Aginduak babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedura arautzen du. Hori, Babes publikoko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko 2008ko martxoaren 28ko 39/2008 Dekretuaren 12. artikuluan jasotzen da.

2.- Gasteizko Zabalgana auzoko 128 babes ofizialeko etxebizitzen sustapena (EB1-0255/07-LC-000) eta 208 babes ofizialeko etxebizitzen sustapena (EB1-0256/07-LC-000) 2008ko azaroaren 6an zozkatu ziren.

Gasteizko Salburua auzoko 242 babes ofizialeko etxebizitzen sustapena (EB1-0415/07-LC-000) eta Zabalgana auzoko 84 babes ofizialeko etxebizitzen sustapena (EB1-0766/08-LC-000) 2009ko azaroaren 19an zozkatu ziren.

Sustapen horiek guztiak, Euskadiko Etxebizitza eta Lurra SA (VISESA) baltzu publikoak sustatzen ditu.

Arestian aipaturiko etxebizitza horiei dagozkien itxaron-zerrendak agortu egin dira, eta oraindik etxebizitza horietako batzuk esleitu gabe daude.

3.- Gasteizko Zabalgana auzoko 314 babes ofizialeko etxebizitzen sustapena (EB1-0773/08-LC-000) 2010eko azaroaren 11n zozkatu zen.

2011ko azaroaren 30eko Arabako Etxebizitza Lurralde Ordezkariaren Ebazpenak, 314 babes ofizialeko etxebizitzako EB1-0773/08-LC-000 sustapeneko esleipendunak eta itxaron zerrendak, EB1-0255/07-LC-000 eta EB1-0256/07-LC-000 sustapenetako 336 etxebizitzak esleitzeko erabiltzea, baimendu du.

4.- 314 babes ofizialeko etxebizitzako EB1-0773/08-LC-000 sustapeneko itxaron zerrendak agortu egingo direla aurreikusten da. Behin hori gertatzen denean, EB1-0255/07-LC-000, EB1-0256/07-LC-000, EB1-0415/07-LC-000, EB1-0766/08-LC-000 eta EB1-0773/08-LC-000 sustapenetako hainbat etxebizitza esleitu gabe geratuko dira.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.- Organo honi dagokio honako zehaztasunak finkatzeko eskumena, hala xedatzen baita Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren 4. artikuluan eta baita babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedurari buruzko 2008ko apirilaren 16ko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Aginduaren 7. artikuluan ere.

2.- Sailburuaren 2008ko apirilaren 16ko Aginduak honakoa adierazten du 7.1 artikuluan:

«Hautespen-prozesua Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Agindu bidez hasiko da. Agindua sustapenaren behin-behineko kalifikazio-egunaren ondoren eman beharko da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da».

3.- EB1-0255/07-LC-000, EB1-0256/07-LC-000, EB1-0415/07-LC-000, EB1-0766/08-LC-000 eta EB1-0773/08-LC-000 sustapenetako etxebizitzak esleitzeko hautaketa-prozesuak hasten zituzten Aginduetan honako ebatzia jasotzen zen:

«Itxaron-zerrenda agortuz gero, esleitu gabe geratzen diren etxebizitzak, dagokion Etxebizitzako lurralde ordezkariak zozketa bidez esleituko ditu araudiak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituzten eskabideen artean».

4.- Hori dela eta beharrezkoa izango da, zeintzuk izango diren zozketan parte hartuko duten Gasteizen etxebizitza berria eskatzen duten espedienteak zehaztea, eta baita berariazko esleipen prozedura bat ezartzea ere, bigarren zozketa horren ondoren esleitu gabeko etxebizitzak gera daitezkela aurreikusiz.

Aipatutako lege-xedapenak eta oro har gai honetan erabilgarri diren gainerakoak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Agindu honetan Gasteizko udalerriko EB1-0255/07-LC-000, EB1-0256/07-LC-000, EB1-0415/07-LC-000, EB1-0766/08-LC-000 eta EB1-0773/08-LC-000 sustapenetan esleitu gabe geratu diren hainbat babes ofizialeko etxebizitza esleituko dira.

Bigarrena.- Esleipena Arabako lurralde ordezkariak egingo du zozketa bidez eta Gasteizko udalerrian babes ofizialeko etxebizitza erosketan eskatzen duten espedienteak hartuko dira kontuan. Eskatzaileek, honako Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean, bete beharko dituzte ezarritako baldintzak.

Hirugarrena.- Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den datari dagokion zergaldiko diru-sarrera haztatuak 9.000 euro baino txikiagoak ez direla eta 39.000 euro baino handiagoak ez direla egiaztatzea eskatzen da. Mugikortasun urria duten ezgaituak edo ezgaitu psikikoak izanez gero, aski izango da 3.000 euroko gutxieneko diru-sarrerak egiaztatzea.

Laugarrena.- Etxebizitzen etorkizuneko titularretakoren batek erroldaturik egon beharko du Euskal Autonomia Erkidegoan.

Bosgarrena.- Argitalpenak egiteko komunikabidea lurralde ordezkaritzetako iragarki taula izango da.

Seigarrena.- Zozketaren ondoren etxebizitzak esleitu gabe geratuko balira Arabako lurralde ordezkariak esleituko ditu antzinatasunaren arabera Gasteizko udalerrian babes ofizialeko etxebizitza erosketan eskatzen duten espedienteen artean. Eskatzaileek, salerosketa-kontratuari oniritzia emateko aurkeztutako egunean, bete beharko dituzte ezarritako baldintzak.

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke hilabeteko epean, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuari; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa hasieratik, zuzenean, bi hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan. Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtso biak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 16a.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala