Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2012ko otsailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Euskal Herriko Unibertsitatea
648

EBAZPENA, 2012ko urtarrilaren 17koa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, David Guerra Pereda jauna «Seinalearen Teoria eta Komunikazioak» jakintza-arloan irakasle agregatu moduan kontratatzeko proposamena egiteko dena. Plaza horren deia 2011ko urriaren 13ko Ebazpenaren bidez egin zen (2011ko azaroaren 14ko EHAA).

Errektorearen 2011ko urriaren 13ko Ebazpenaren bitartez (2011ko azaroaren 14ko EHAA) Batzordea osatu zen erabaki horretan bertan deitutako irakasle agregatu plazak hornitzeko lehiaketak epaitzeko. Batzorde horren proposamenari jarraitu zaio eta ezarrita dauden prozedura eta baldintzak bete dira honako hauekin bat etorriz: otsailaren 25eko 3/2004 Legea, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzkoa; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren martxoaren 4ko 40/2008 Dekretua, UPV/EHUko irakasleen eta ikertzaileen araubideari buruzkoa; irakasle kontratatu iraunkorrak hautatu eta kontratatzeko prozedura (Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak 2008ko maiatzaren 8an onartua eta Irakasleen errektoreordearen 2008ko ekainaren 23ko Ebazpenaren bidez argitaratua (uztailaren 15eko EHAA); deialdiko oinarriak; aplikagarri diren arau orokorrak; eta, aurreikusita ez dagoenerako, administrazio publikoan sartzeko araubide orokorra arautzen duten estatu mailako xedapenak. Hala, guzti horiek kontuan hartuta,

Errektorego honek ebatzi du David Guerra Pereda jauna, 13165810-N NAN zenbakiduna, Euskal Herriko Unibertsitatekoirakasle agregatu moduan kontratatzeko proposatzea; Kodea: AGC8L1 -D00147- 18; Jakintza-arloa: Seinalearen Teoria eta Komunikazioak. Saila: Elektronika eta Telekomunikazioak. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa.. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna (euskara-gaztelania). Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslan eta ikerlanak: «Goi Frekuentziako Mikrouhinak eta Zirkuituak» eta «Frekuentzia Altuko Teknologiarako Laborategia».

Proposatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatu eta plaza betetzeko, eta kontratazioaren aurretik lehiaketaren deialdiak 9. oinarrian zehazten duen dokumentazio guztia aurkezteko Deialdi eta Lehiaketa Atalean.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari; beraz, interesatuak berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaioke Irakasleen errektoreordeari, hilabeteko epean edo, bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar dezake zuzenean Bilboko dagokion Administrazio Auzietako epaitegian, bi hilabeteko epean. Epe biak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik zenbatuko dira.

Leioa, 2012ko urtarrilaren 17a.

Errektorea.

Eginkizunak eskuordetuta (2011ko otsailaren 25eko Ebazpena, 2011ko martxoaren 17ko EHAA).

Irakasleen errektoreordea,

JON IRAZUSTA ASTIAZARAN.


Azterketa dokumentala