Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2012ko otsailaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
525

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 143/11 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Epaia eman da Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian, adostasunik gabeko dibortziorako bideratutako 143/11 prozeduran. Prozedura hori M. R. I. delakoak eskatuta hasi da, Francisco Oliva Monteroren aurka. Hona hemen epaia:

781/11 EPAIA

Epailea: Maria Jesus Gomez Soria andrea.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Data: bi mila eta hamaikako abenduaren hogeita bata.

Alderdi demandatzailea: Matilde Rodriguez Iglesias.

Abokatua: Javier Garcia de Vicuña Melendez.

Prokuradorea: Jose Felix Basterretxea Aldana.

Alderdi demandatua: Francisco Oliva Montero.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Nik, M.ª Jesús Gómez Soria andreak, Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko (Familia) epaile magistratua naizen aldetik, ikusi ditut adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 143/11 autoak (PZLb). M. R. I. andreak aurkeztu zuen demanda, Basterrechea prokuradoreak ordezkatuta eta García de Vicuña letratuak lagunduta, auzi-ihesean den Francisco Oliva Montero jaunaren aurka.

EPAITZA

Baietsi egiten dut M. R. I. andrearen ordezkariak Francisco Oliva Montero jaunaren aurka aurkeztutako dibortzio-demanda. Beraz, auzilarien arteko dibortzioa agintzen dut, legezko ondorio guztietarako. Ez da kosturik ezartzen.

Epai hau irmoa egin ostean, eman bedi horren testigantza eta bidal bedi Barakaldoko Erregistro Zibilera, dagokion idazpena egiteko.

Ebazpen honen berri eman alderdiei.

Aurka egiteko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko kontuan (kontuaren zenbakia: ). Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Francisco Oliva Montero demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan egin eta sinatzen dut hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamaikako otsailaren hogeita batean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana