Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2012ko otsailaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
524

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 305/11 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (familia).

Judizioa: adostasunik gabeko 305/11 dibortzioa.

Alderdi demandatzailea: J. M. H. C.

Alderdi demandatua: Maria del Carmen Ballesteros Correoso.

Gaia: dibortzioa.

Aipatutako judizioan, ebazpena eman da, eta honako hau dio hitzez hitz:

734/11 EPAIA

Epailea: Maria Jesus Gomez Soria andrea.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Data: bi mila eta hamaikako azaroaren hogeita hamarra.

Alderdi demandatzailea: J. M. H. C.

Abokatua: Luis Benjamín Quintana Damborenea.

Prokuradorea: Jesus Maria Martinez Rivero.

Alderdi demandatua: Maria del Carmen Ballesteros Correoso.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Nik, M.ª Jesús Gómez Soriak, Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko (Familia) epaile magistratua naizen aldetik, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 305/11 autoak ikusi ditut (PZLb). Martínez prokuradoreak aurkeztu zuen demanda, D. J. M. H. C. delakoaren izenean eta ordez, Quintana letraduak lagunduta, auzi-ihesean den M.ª del Carmen Ballesteros Correoso andrearen aurka.

EPAITZA

D. J. M. H. C. delakoak M.ª Carmen Ballesteros Correoso andrearen aurka aurkeztutako demanda baietsi egiten dudanez gero, auzilarien dibortzioa agintzen dut, legezko ondorio guztiekin. Horrekin batera, bien alaba XXXXX-ren aldeko mantenu-pentsioa ezartzen dut, hilean 250 eurokoa; aitak ordaindu beharko du hilabete bakoitzaren lehenengo bost egunetan, amak adierazten duen kontuan. Zenbateko hori urtero eguneratuko da, INEk edo horren ordezko erakundeak argitaratutako KPIren bilakaeraren arabera; lehenengo eguneratzea 2012ko urtarrilean egingo da. Hala berean, bien alaba dela-eta sor daitezkeen ezohiko gastu beharrezkoak erdibana ordainduko dituzte bi gurasoek; horretarako, nahikoa izango da ordainagiriak aurkeztea, beste gurasoak dagokiona ordaindu dezan.

Ez da kosturik ezarri.

Epai hau irmoa egin ostean, egin bedi horren lekukotza eta bidal bedi Sestaoko Erregistro Zibilera, dagokion idazpena egiteko.

Aurka egiteko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko kontuan utzi beharko da zainpean (kontuaren zenbakia: I). Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.- Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamaikako azaroaren hogeita hamarrean.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Epaitegiko iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebatzi du epaileak, Maria Carmen Ballesteros Correoso andreari epaia jakinarazteko eginbidea gauzatzeko.

Barakaldo (Bizkaia), 2011ko azaroaren 30a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala