Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2012ko otsailaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
523

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 621/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 621/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Maria Luisa Galdeano Acebo.

Abokatua: Luis Benjamín Quintana Damborenea.

Prokuradorea: Martinez.

Demandatua: Automóviles El Abra SL.

Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan epaia eman zen 2011ko abenduaren 1ean; honako hau da bere epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Martínez Rivero prokuradoreak María Luisa Galdeano Acebo andrearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Automóviles El Abra SL sozietatearen aurkakoa. Horregatik, bidezkoa dela deklaratzen dut, eta demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera: 6.291,06 euro; Kode Zibilaren 1101. artikuluko eta 1108. artikuluko interesak, demanda ezarri zenetik ebazpen hau eman arte sortutakoak; PZLren 576. artikuluan ezarritako interesak, ebazpen hau ematen denetik erabat ordaintzen den arte sortutakoak; eta prozesuko kostuak.

Aurka egiteko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4683 0000 04 0621 11. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Automóviles El Abra SL demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2011ko abenduaren 1a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala