Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2012ko otsailaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Bizkaiko Probintzia Auzitegia
520

EDIKTUA, 219/11 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia (3. Sekzioa).

Errekurtsoa: 219/11, titulu judiziala betearaztekoa.

Errekurtsogilea: Saioa Yarritu Fuente.

Abokatua: Javier Bilbao Peñas.

Prokuradorea: Leire Fraga Areitio.

Alderdi errekurritua: Banco Popular Español SA.

Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Errekurtso horretan autoa eman da. Hona bere xedapenak:

«XEDAPENAK

Ezetsi egiten da Saioa Yarritu Fuenteren ordezkariak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, 111/10 titulu ez-judiziala betearazteko autoetan, 2011ko otsailaren 9an, Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiak emandako autoaren aurkakoa. Horrenbestez, ebazpena berresten da, eta parte apelatzaileari kostuak ezartzen zaizkio, zeinek galdu egingo baitu egindako gordailua.

Auto honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Ebazpen hau irmoa denean, autoak, auto honen testigantzarekin batera, jatorrizko epaitegira itzuliko dira, betearazteko.

Auto honen bidez eman, agindu eta izenpetzen dut. Erroiluari -behin betiko epaituz- Autoaren ziurtagiria batuko zaio».

Jose Cruz Yarritu Buruchaga demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2011ko abenduaren 15a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala