Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2012ko urtarrilaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
449

IRAGARKIA, 400/11 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoan hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Hirugarren interesdunei jakinarazten zaie Miren Itxaso Bengoa Urretak 400/11 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegian, Arabako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentearen ekainaren 30eko 664/2011 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Txagorritxuko langileen barne-mugikortasunerako deialdia ebatzi zen.

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea dutela prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 10a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

BEATRIZ DEL VALLE IÑIGUEZ.


Azterketa dokumentala