Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2012ko urtarrilaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Herrizaingo Saila
443

IRAGARKIA, sabai altua eta trakzio integrala dituen furgoneta itxi bat eskuratzeko lizitazioari buruzkoa; beste saio bat (Espedientea: S-261/2011).

1.- Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.

a) Erakundea: Herrizaingo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaritza.

c) Agiriak eta argibideak:

1) Bulegoa: Kontratazio Arloa.

2) Helbidea: Larrauri-Mendotxe bidea 18.

3) Herria eta posta-kodea: Erandio, 48950.

4) Telefonoa: 94 607 80 00.

5) Telefaxa: 94 607 83 04.

6) Posta elektronikoa: contratacion@hsdi.ej-gv.es.

7) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net.

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2012ko otsailaren 13ko 10:00ak.

d) Espedientearen zenbakia: S-261/2011-R.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Mota: hornidura.

b) Deskribapena: sabai altua eta trakzio integrala dituen furgoneta itxi bat eskuratzea (beste saio bat).

c) Loteak: ez.

d) Entregatzeko/gauzatzeko lekua: ikus kontratuaren agiriak.

e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: ikus kontratuaren agiriak.

f) Luzapena onartzea: ez.

g) Esparru-akordio bat ezartzea (behar bada): ez.

h) Eskuratzeko sistema dinamikoa (behar bada): ez.

i) CPV (nomenklatura-erreferentzia): 34114200-1.

3.- Izapidetzea eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Enkante elektronikoa: ez.

d) Esleipen-irizpideak, halakorik badago:

- Eskainitako preziorik txikiena: % 60.

- Eskainitako ibilgailuaren ezaugarri teknikoak. Ekipamendu-proiektua: % 40.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

a) Zenbateko garbia: 72.033,90 euro. BEZa: (% 18).

Zenbatekoa, guztira: 85.000 euro.

5.- Bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: esleipen-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

6.- Kontratistaren betebehar espezifikoak.

a) Sailkapena, behar izanez gero (taldea, azpitaldea eta kategoria): ikus kontratuaren agiriak.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala, behar izanez gero: ikus kontratuaren agiriak.

c) Bestelako betebehar bereziak: ez.

d) Erreserbatutako kontratuak: ez.

7.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2012ko otsailaren 13ko 10:00ak.

b) Aurkezteko modalitatea: ikus kontratuaren agiriak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Bulegoa: Herrizaingo Saila - Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaritza - Kontratazio Arloa.

2) Helbidea: Larrauri-Mendotxe bidea 18.

3) Herria eta posta-kodea: Erandio, 48950.

4) Helbide elektronikoa: ez.

d) Zenbat enpresari egingo zaien eskaintzak aurkezteko deia (prozedura murriztua): ez da halakorik.

e) Aldaerak: ez.

f) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, gutun-azalak irekitzen direnetik.

8.- Eskaintzak irekitzea.

«B» gutun-azalak: eskaintza ekonomikoa eta automatikoki baloratzen diren irizpideak, formulak aplikatuz.

a) Helbidea: Larrauri-Mendotxe bidea 18.

b) Herria eta posta-kodea: Erandio, 48950.

c) Eguna eta ordua: 2012ko otsailaren 24a, 12:00ak.

9.- Publizitate-gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

10.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez da halakorik.

11.- Bestelako argibideak.

«C» gutun-azalak jendaurrean irekitzea (balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak): 2012ko otsailaren 17a, 12:00ak.

Erandio, 2012ko urtarrilaren 12a.

Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren zuzendaria,

M.ª LUISA JUSTEL GONZÁLEZ-VIGIL.


Azterketa dokumentala