Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2012ko urtarrilaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Bilboko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
437

EDIKTUA, 73/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 73/11 prozedura arrunta bideratu da, Banco Santander SA sozietateak eskatuta, Carlos Javier Hernandez Olavarrietaren aurka (auzigaia: prozedura arrunta). Prozedura horretan epaia eman da, eta idazpuruak eta epaitzak hau diote hitzez hitz:

EPAIA

Nik, Carolina Serrano Gómezek, Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak, ikusi ditut 73/11 judizio arruntaren jarduerak. Bertan, hauek izan dira alderdiak: Banco Santander S.A, demandatzaile gisa, German Ors Simón epaitegietako prokuradoreak ordezkaturik; eta auzi-ihesean den Carlos Javier Hernández Olavarrieta, demandatu gisa.

EPAITZA

Baietsi egiten dut, osorik, Ors epaitegietako prokuradoreak Banco Santander SAren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Carlos Javier Hernández Olabarrieta jaunaren aurkakoa. Aipatu demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari hogeita hamar mila seiehun eta laurogeita hamazortzi euro eta berrogeita bat zentimo (30.698,41) eta hitzartutako interesak ordaintzera, bai eta prozedura honetako kostuak ordaintzera ere.

Aurka egiteko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko kontuan utzi beharko da zainpean (kontuaren zenbakia). Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.- Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamaikako azaroaren hogeita hiruan.

Eta Carlos Javier Hernández Olabarrieta demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamaikako azaroaren hogeita hiruan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala