Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2011ko abenduaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 Zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala
6321

EDIKTUA, 30/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Gipuzkoako eta Donostiako Aurrezki Kutxak eskatuta, 30/11 prozedura arrunta bideratu da Irungo Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, Fernando Marques Dos Santosen aurka, judizio arruntari buruzkoa. Prozedura horretan epaia eman da eta hona hemen idazpurua eta epaitza:

122/11 EPAIA

Irun (Gipuzkoa), 2011ko azaroaren zazpia.

Nik, Isabel María Viera Limak, Irungo Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko ordezko epaileak, ikusi ditut judizio arrunteko autoak, epaitegi honetan bideratu direnak 30/11 zenbakiarekin. Auto horiek Guadalupe Amunarriz Agueda prokuradoreak sustatu ditu Gipuzkoako eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean eta ordez, auzi-ihesean den Fernando Marques Dos Santosen aurka. Prozedura horretan ebazpena eman da, ondokoetan oinarriturik:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Guadalupe Amunarriz Agueda prokuradoreak Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Fernando Marques Dos Santosen aurkakoa. Horrenbestez, demandatua auzi-jartzaileari 9.978,01 euro ordaintzera kondenatzen dut, gehi interesei dagozkien 996,41 euro, eta % 17,25eko tasan itundutako interesak (demanda aurkeztu zen egunetik osorik ordaindu artekoak). Prozedura honetan sortutako kostuak ere ordaindu beharko ditu.

Aurka egiteko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan kontsignatu beharko da. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1871 0000 04 0030 11. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Fernando Marques Dos Santos demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamaikako azaroaren bederatzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala