Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2011ko abenduaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
6319

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1593/09 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1593/09 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Navarra.

Abokatua: Koldo Lazcano Cincunegui.

Prokuradorea: Pagola.

Demandatua: Carmen Isabel Cambon Amado.

Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan epaia eman da 2011-02-21ean eta honako hau da epaitza:

EPAITZA

Guztiz baiesten dut, Mercedes Pagola prokuradoreak ordezkatuta, Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Navarra erakundeak aurkeztu duen demanda, auzi-ihesean den Carmen Isabel Cambón Amadoren aurkakoa. Horrenbestez,

1.- Auzi-jartzaileari honako hau ordaintzera kondenatzen dut Carmen Isabel Cambón Amado: bederatzi mila, hirurehun eta berrogeita hamahiru euro eta berrogeita hiru zentimo (9.353,43) tronkoarenak, gehi 2009ko apirilaren 13tik, hau da, kontua itxi eta likidatu zen egunetik aurrerako interesak, itundutako interes-tasaren araberakoak.

2.- Demandatuari ezartzen zaizkio kostuak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Carmen Isabel Cambon Amado demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 5 eguneko epearen barruan.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia-San Sebastián, 2011ko ekainaren 9a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala