Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2011ko abenduaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Ekonomia eta Ogasun Saila
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
6307

271/2011 DEKRETUA, abenduaren 20koa, Energiaren Euskal Erakundeari baimena ematen diona Central Hidroeléctrica San Pedro de Araia, S.A. baltzuaren kapital sozialeko partaidetza saltzeko; ondorioz baltzu horrek izaera publikoa galduko du.

Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak 20.3 artikuluan ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko edo bere erakundeetako baltzu publikoak sortu eta desagerrarazteko eta eratutako baltzuetako partaide nagusi bilakatu ahal izateko edo partaide nagusi izateari uzteko, Jaurlaritzaren dekretua beharko dela.

2011ko uztailaren 5ean egindako batzarrean, Energiaren Euskal Erakundeak honako hau erabaki zuen: baimena ematea Central Hidroeléctrica San Pedro de Araia, S.A. baltzuari 50.000 akzio -242.165 euroko prezioan- saltzeko, haiek amortizatzeko.

Eragiketa horren ostean, Energiaren Euskal Erakundeak Central Hidroeléctrica San Pedro de Araia, S.A. baltzuan duen partaidetza % 48,73ko izango da; beraz baltzu publikoaren izaera galduko du.

Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko abenduaren 20a egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.- Energiaren Euskal Erakundeari honako honetarako baimena ematea: Central Hidroeléctrica San Pedro de Araia, S.A. baltzuari 50.000 akzio -242.165 euroko prezioan- saltzeko, haiek amortizatzeko. Eragiketa horren ostean, Energiaren Euskal Erakundeak Central Hidroeléctrica San Pedro de Araia, S.A. baltzuan duen partaidetza % 48,73ko izango da; beraz baltzu horrek publikoaren izaera galduko du.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek onartzen den egunetik hara sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko abenduaren 20an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.


Azterketa dokumentala