Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2011ko abenduaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Kultura Saila
6217

EBAZPENA, 2011ko azaroaren 25ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako liburu-funtsak berritu edo/eta handitzeko diru-laguntzak emateko dena.

Kulturako sailburuaren 2011ko maiatzaren 30eko Aginduak, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen barruan dauden liburutegietako titularrak diren Euskal Autonomia Erkidegoko Udalei, eta udal liburutegi publikoen alorreko eskumenak dituzten toki-erakundeei, beren liburutegietako liburu-multzoak berritu edo/eta handitzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen du (2011ko ekainaren 24ko EHAA, 120. zenbakia).

Aipatutako 2011ko maiatzaren 30eko Aginduaren 10. artikuluari jarraituz, eta Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren ebazpen-proposamena ikusita, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Eranskinean aipatzen diren Udalei eta Entitateei diru-laguntzak ematea, bertan zehazten den bezala.

Bigarrena.- Tolosako Udalari, liburutegi berrientzako funtsetarako diru-laguntza ukatzea, 2011ko maiatzaren 30eko Aginduaren 3. artikuluko 1. puntuan dioenari jarraituz:

- 3.000 biztanlera iristen ez den eragin-eremua delako,

- Eskaera aurkezteko epea itxi zenean, oraindik sortu gabeko liburutegiak direlako, eta,

- Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiak ez direlako.

Interesdunek Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Kultura sailburuari jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluak ezartzen dutenaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 25a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

ANTONIO RIVERA BLANCO.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala