Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2011ko abenduaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Caja Vital Kutxa
5945

IRAGARKIA, Gobernu Organoetako kideak hautatzeko eta izendatzeari buruzkoa dena.

Aurrezki Kutxa honen Gobernu Organoetako kideak hautatzeko eta izendatzeko prozeduraren araudian ezarritakoaren arabera, eta Hauteskunde Batzordeak hitzartutakoaren arabera, ondoko jarduerak eta egunak jakinarazten dira Batzar Nagusiko ezarleen ordezkarien hautatze-prozesua egiteko:

- 2011ko abenduaren 12an: epea irekiko da Erakundearen bulegoetan ezarleek, beren nortasuna bermatu ondoren, ezarle-zerrendan sarturik daudela eta konpromisario izateko egokitasun-baldintzak egiazta ditzaten 5 egun balioduneko epean -abenduaren 17an amaituko da-; ezarpenetan askotariko titulartasuna edo titulartasun zatitua dagoenean, zerrendan agertzen den titularrez beste izendatu ahal izan dezaten, baita, behar izanez gero, edukiari buruzko erreklamazioak egin ahal izateko.

- 2011ko abenduaren 26an: goizeko 09:30ean, Erakundearen Bulego Nagusietan -Biosfera pasealekua 6- Notarioaren aurrean zozketa publikoa ezarleen zerrendan sarturik daudenen artean 860 konpromisario titular eta beren ordezkoak hautatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 30a.

HAUTESKUNDE-BATZORDEA.


Azterketa dokumentala