Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2011ko abenduaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 Zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala
5943

EDIKTUA, 331/10 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 331/10 hitzezkoa.

Demandatzailea: Jose Maria Bengoetxea Lejardi.

Abokatua: Maria Teresa Gonzalez Ugarte.

Prokuradorea: Emma Guerrero.

Demandatua: Maria Carmen Herrera Ferrer.

Gaia: betebeharrak.

Judizio horretan epaia eman zen 2011-01-12an; honakoa da epaitza:

«Osorik baiesten dut Jose Maria Bengoetxea Lejardik Carmen Herrera Ferrer-ren aurka aurkeztu duen demanda. Horregatik, andre hori kondenatzen dut auzi-jartzaileari hiru mila hirurehun eta laurogeita hamar euro (3.390) ordaintzera.

Kondenako zenbatekoak sortuko duen urteko interesa -epaia hau ematen denetik guztia ordaindu arte sortutakoa- izango da, legezko interesa, bi puntutan gehituta.

Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot beren-beregi prozesuan sortutako kostuak.

Epai hau hitzez hitz jasoko da jatorrizko autoetan eta dagokion jakinarazpena egingo zaie alderdiei. Eta nik, Maria Aurora Gabino Amanteguik, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko epaile naizenak, epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.»

Aurka egiteko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabakiren aurka egiten den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1890 0000 13 0331 10. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Maria Carmen Herrera Ferrer demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Irun (Gipuzkoa), 2011ko irailaren 1a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala