Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2011ko abenduaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 Zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala
5942

EDIKTUA, betebeharrei buruzko 418/10 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Irungo Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, obligazioei buruzko 418/10 prozedura bideratu da (hitzezko judizioa), Gipuzkoa eta Donostiako Kutxak eskatuta, Eugeni Iliev Toshkov-en aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

63/11 EPAIA

Irunen, 2011ko maiatzaren 18an.

Julian García Marcosek, Irungo eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile denak, ikusi ditu 418/10 zenbakiarekin bideratutako hitzezko judizioari buruzko auto hauek. Kutxa da demandatzailea, Alcaín prokuradoreak ordezkaturik dagoena; eta Eugeniy Iliev Toshkov, berriz, demandatua, auzi-iheslari deklaratua. Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Osorik baietsi da Alcaín Auzitegietako prokuradoreak Kutxaren izenean eta ordez jarritako demanda, Eugeniy Iliev Toshkov-en aurkakoa. Hori dela eta, Eugeniy Iliev Toshkov kondenatzen dut Kutxari bost mila zortziehun eta hogeita sei euro eta berrogeita bederatzi zentimo (5.826,49) ordaintzera, eta kopuru horri erantsi beharko zaio kontuak itxi eta demanda aurkeztu arteko interes itundua, demanda aurkeztu zenetik epaia eman arteko legezko interesa (salbu eta itundua handiagoa bada) eta interes hori bi puntu gehituta (salbu eta itundua handiagoa bada), azken data horretatik ordainketa osoa egin artekoa.

Demandatuari ezartzen zaizkio prozedura honen kostuak.

Epai hau alderdiei jakinaraziko zaie, eta ez da irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke. Epaia jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta bost eguneko epean egin beharko da errekurtsoa, Probintzia Auzitegiari zuzenduta, Prozedura Zibileko Legearen 457. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua eratzeko, diru-zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan; kontu hori Banesto (Banco Español de Crédito) taldekoa da, eta 1871 0000 03 0418 10 zenbakia du; errekurtsoa aurkeztean egiaztatu egin beharko da zainpean utzi dela diru-zenbateko hori (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta nire epai honen bitartez, lehen auzialdian behin betiko epaituz, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut. Epaiaren testigantza autoei erantsiko zaie.

Argitaratzeko eta gordailatzeko eginbidea.- Aurreko epaia ediktu hau izenpetzen duen epaileak eman zuen argitara adierazitako egunean, eta audientziako orduetan, idazkaritza honetan nire kargura gordailatuz; eta segidan, horren ziurtagiria eman zen, autoei eransteko, eta jatorrizko epaia dagokion liburuan artxibatu. Fede ematen dut.

Eugeni Iliev Toshkov demandatuari behar bezala jakinarazteko ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamaikako ekainaren hamabostean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala