Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2011ko abenduaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Justizia eta Herri Administrazio Saila
5934

AGINDUA, 2011ko urriaren 20koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan, «Fundación Vasca para la Innovación Sociosanitaria-Berrikuntza Soziosanitariorako Euskal Fundazioa». delakoaren estatutuetako 14. artikuluaren aldaketa inskribatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da. Hona hemen:

AURREKARIAK

Lehenengoa.- 2011ko urriaren 11n, Justizia eta Herri Administrazio Sailean sartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan «Fundación Vasca para la Innovación Sociosanitaria-Berrikuntza Soziosanitariorako Euskal Fundazioa» erakundea inskribatzeko eskabidea. Eskabidearekin batera honako hauek aurkeztu ziren: Gasteizko notarioa den Manuel María Rueda Díaz de Rábago jaunak, 2011-10-4n, emandako eskritura publikoaren (2307 protokolo-zenbakia) bi kopia baimendunak.

Bigarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako lege-xedapen hauetan hala ezarrita baitago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzari buruzko Araudia onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Lehendakariak 2009ko maiatzaren 8an Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko eman zuen maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 9.1.e) artikuluan; eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeari buruzko abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 4.1 artikuluan.

Bigarrena.- Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak; aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator aldaketa.

Aipatu manuak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Gasteizko «Fundación Vasca para la Innovación Sociosanitaria-Berrikuntza Soziosanitariorako Euskal Fundazioa», erakundearen estatutuetako 14. artikuluaren aldaketa onartzea.

Bigarrena.- Fundazioaren estatutu-aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatu dadila agintzea. Inskripzioa agindu honen data emanda egingo da, eta 2011ko urriaren 4an Manuel Maria Rueda Díaz de Rábago notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1208) egiletsitako eskritura publikoan ezarritakoari jarraituz. 2307).

Hirugarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 20a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala