Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2011ko abenduaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5933

AGINDUA, 2011ko azaroaren 2koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Sopelanako (Bizkaia) «Ander Deuna Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Lehen Hezkuntzako unitateak gehitzeko eta Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitateak gutxitzeko baimena emateko dena.

Lehen Hezkuntzako unitate bat gehitzeko eta Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat gutxitzeko eskatuz Sopelanako (Bizkaia) «Ander Deuna Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente hori Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak bideratu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.- Ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari baimena ematen zaio 2011-2012 ikasturtetik aurrera Lehen Hezkuntzako unitate bat gehitzeko, eta Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat gutxitzeko:

Kode-zenbakia: 48007776

Izen espezifikoa: «Ander Deuna Ikastola»

Titularra: Ander Deuna Kooperatiba Elkartea.

Helbidea: Gatzarrińe, 47

Udalerria: Sopelana

Lurralde historikoa: Sopelana (Bizkaia)

Baimena:

- Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitate bat gutxitzea.

- Lehen Hezkuntzako unitate 1 gehitzea, 25 ikaspostutarako edukieraz.

Ikastetxearen osaera:

- Haur Hezkuntzako 1. zikloan: 6 unitate, honelako edukierakoak:

● 3 unitate, urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.

● 3 unitate, bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat; 18 ikaspostutarako edukiera.

- Haur Hezkuntzako 2. zikloan: 7 unitate, 175 ikaspostutarako edukiera.

- Lehen Hezkuntza: 14 unitate, 350 ikaspostutarako edukiera.

- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, 240 ikaspostutarako edukiera.

- Hezkuntza Berezia: 2 unitate.

- Batxilergoan: Modalitateak: «Zientziak eta Teknologiak» eta «Humanitateak eta Gizarte Zientziak»; edukiera: 4 unitate eta 140 ikaspostu.

2. artikulua.- Indarrean dauden legeak betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.- Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene- osasun- akustika- bizigarritasun- segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez laguntzarik lortuko denik.

Bigarrena.- Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 2a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala