Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2011ko abenduaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5932

247/2011 DEKRETUA, 2011ko azaroaren 29koa. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maiestren lanpostu-zerrendak onartzen dira Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan, patronatuetan eta lurralde-ordezkaritzetan.

Otsailaren 19ko 2/1993 Legeak, EAEko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako irakasleen kidegoei buruzkoak, lanpostuen zerrendak arautzen ditu II. tituluko I. kapituluan, irakaskuntzako funtzio publikoaren egitura eta antolaketari buruzkoan; zerrenda horien oinarrizko printzipioak adierazten ditu, baita zerrendak egiteko jarraitu beharreko prozedurak ere.

Parametro hauek identifikatzen dituzte dekretu honi erantsitako zerrendetan azaltzen diren lanpostuak: espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasuna. Hizkuntza-eskakizunak hizkuntza-ereduen arabera zehazten dira, martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuan (apirilaren 2ko EHAA) ezarritako proportziak beteta; dekretu hori urtarrilaren 18ko 6/2000 Dekretuak aldatu zuen (urtarrilaren 20ko EHAA), eta arautu egin zuen nola dekretu hori irakasleen lanpostuei. Helduen ikastetxeetako lanpostuei hizkuntza-eskakizunak jartzeko, uztailaren 23ko 182/2002 Dekretuan ezarritako irizpideak jarraitu dira.

Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko azaroaren 29an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.- Maisu-maistren kidegoko funtzionarioei 2011-2012 ikasturtean gordetako lanpostuen zerrendak onartzen dira patronatoetan, ordezkaritzetan eta ikastetxe publiko hauetan: Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan eta Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan. Zerrenda horiek dekretu honi erantsitako II, III, IV eta V. eranskinean azaltzen dira.

2. artikulua.- I. eranskinean zerrendatzen diren ikastetxeak batu, eta bertan azaltzen den ikastetxe berria sortzen da.

3. artikulua.- Irakasle-jarduna ikastetxe bitan edo gehiagotan egin behar duten lanpostuak ibiltaritzat jotzen dira. Ikastetxe bakarrean diharduten irakasle-lanpostuak ere ibiltaritzat jotzen dira, ikastetxe horrek herri bitan edo gehiagotan egoitzak dituenean.

Lanpostu horiek betez gero, irakasleak kalte-ordainak jasotzeko eskubidea izango du joan-etorrietan ibiltzearren. Horretarako ezartzen den arautegiak finkatuko ditu zenbatekoak.

4. artikulua.- Lekualdatze-lehiaketaren bidez beteko dira lanpostuak, lanpostu bereziak izan ezik, berariazko lehiaketaren bitartez beteko baitira.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengoa.- Erantsitako zerrendetan, maisu-maistren kidegoko lanpostuek berariazko osagarri bat dute esleituta: 11.427,83 euro urteko. Kopuru hori honela xehatzen da:

- Berariazko osagarri orokorra: 7.882,80 euro urteko.

- Dedikazio bereziko osagaia, bigarrenetik bosgarrenera doazen graduen kapitalizazioetatik eratorria: 3.545,03 euro urteko.

Arduraldi bereziko osagarriaren lahen maila egiaztatu duten langileek urtean 1.083,11 euro gehiago jasoko dituzte, goian aipatu kopuruez gain.

Dedikazio bereziko laugarren maila egiaztatzen duten karrerako irakasleek urteko 646,14 euro jasoko dute, eta dedikazio bereziko bosgarren maila egiaztatzen dutenak, berriz, 535,40 euro; diru-kopuru horiek aurreko paragrafoetan adierazitako kopuruei gehituko zaizkie.

Berariazko osagarri hori urte osokoa da, eta hilero banatuko da, abenduaren 23ko 5/2010 Legeak 9. atalaren 26. artikuluan Euskal Autonomia Erkidegoko 2011ko Aurrekontu Orokorrak onartzen duen bezala.

Bigarrena.- Haur eta Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzako erregimen orokorreko irakaskuntzetan tutore-lanak betez gero, 798,39 euro gehiago jasoko dira urtean, eta lehen xedapen gehigarrian adierazitako modu berean jasoko dira.

Hirugarrena.- Zikloko koordinatzaile-lanak betez gero, urtean 725,35 euro gehiago jasoko dira urtean, lehen xedapen gehigarrian adierazitako modu berean.

Laugarrena.- Klaseak Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan ematen dituzten maisu-maiestrek 897,19 gehiago jasoko dute urtean, lehen xedapen gehigarrian adierazitako modu berean.

Bosgarrena.- Zuzendaritza-karguak betetzen dituzten maisu-maiestrek, berriz, berariazko osagarri bat izango dute, urte osokoa izango da eta hilero banatuko da lehen xedapen gehigarrian adierazitako modu berean. Hona osagarriak:

(Ikus .PDF)

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe geratzen da azaroaren 2ko 278/2010 Dekretua, maisu-maistren 2010-2011ko lanpostu-zerrendak onartu zituena.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko azaroaren 29an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

I. ERANSKINA

Bilbao udalerrian (Bizkaia) ikastetxe hauek bateratuko dira:

CEIP Francisco de Goya-Otxarkoaga HLHI (kodea: 48012115; kodea: CAPV: 015098).

CEIP Lope de Vega HLHI (kodea: 48001816; kodea: CAPV: 014125).

Horrenbestez, desagertuko dira ikastetxe bateratuak eta, bateratzearen ondorioz, CEIP Francisco de Goya-Otxarkoaga-Lope de Vega HLHI izeneko ikastetxe berria eratuko (kodea: 48690846; kodea: CAPV: 015733).

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala