Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2011ko abenduaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Euskal Herriko Unibertsitatea
5927

EBAZPENA, 2011ko azaroaren 14koa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, Gabriel Rodríguez San Juan jauna «Oinarrizko Psikologia» jakintza arloan irakasle agregatu moduan kontratatzeko proposamena egiteko dena. Plaza horren deia 2011ko apirilaren 11ko Ebazpenaren bidez egin zen (2011ko ekainaren 6ko EHAA).

Errektorearen 2011ko apirilaren 11ko Ebazpenaren bidez (2011ko ekainaren 6ko EHAA) Batzordea osatu zen ebazpen horretan bertan deitutako irakasle agregatu plazak hornitzeko lehiaketak epaitzeko. Batzorde horren proposamenari jarraitu zaio eta ezarrita dauden prozedura eta baldintzak bete dira honako hauekin bat etorriz: otsailaren 25eko 3/2004 Legea, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzkoa; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren martxoaren 4ko 40/2008 Dekretua, UPV/EHUko irakasleen eta ikertzaileen araubideari buruzkoa; irakasle kontratatu iraunkorrak hautatu eta kontratatzeko prozedura (Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak 2008ko maiatzaren 8an onartua eta Irakasleen errektoreordearen 2008ko ekainaren 23ko Ebazpenaren bidez argitaratua (uztailaren 15eko EHAA); deialdiko oinarriak; aplikagarri diren arau orokorrak; eta, aurreikusita ez dagoenerako, administrazio publikoan sartzeko araubide orokorra arautzen duten estatu mailako xedapenak. Hala, guzti horiek kontuan hartuta,

Errektorego honek erabaki du Gabriel Rodríguez San Juan jauna, 44151882-R NAN zenbakiduna, Euskal Herriko Unibertsitateko jakintza-arloa: Oinarrizko Psikologia. Kodea: AGC8L1 - D00227 - 10. Saila: Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta haien Garapena. Ikastegia: Psikologia Fakultatea. Donostia-San Sebastián. Hizkuntz eskakizuna: ez elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslan eta ikerlanak: «Arreta, Pertzepzioa eta Motibazioa» eta «Psikologiaren Historia».

Proposatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatu eta plaza betetzeko, eta kontratazioaren aurretik lehiaketaren deialdiak 9. oinarrian zehazten duen dokumentazio guztia aurkezteko Deialdi eta Lehiaketa Atalean.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, baina interesatuak berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaioke Irakasleen errektoreordetzari, hilabeteko epean edo, bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar dezake zuzenean Bilboko administrazio auzietako epaitegietan, bi hilabeteko epean. Epe biak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu den egunetik zenbatuko dira.

Leioa, 2011ko azaroaren 14a.

Errektorea.

Eginkizunak Eskuordetuta (2011-02-25eko Ebazpena, 2011-03-17ko EHAA).

Irakasleen errektoreordea,

JON IRAZUSTA ASTIAZARAN.


Azterketa dokumentala