Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2011ko abenduaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

Ekonomia eta Ogasun Saila
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5925

238/2011 DEKRETUA, azaroaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2011ko ekitaldiko aurrekontuko zenbait programatan diru-sarrerak lortu direla-eta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren zenbait programatan 689.291,05 euroko kredituak gaitzen dituena.

Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide-heziketako ikastetxeetan, goi-mailako tituludun txiletarren perfekzionamendua sustatzeko, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eta Txileko Hezkuntza Ministerioak sinatutako hezkuntza-lankidetzarako hitzarmen dela-eta, 322.493,14 euro diru-sarrera osagarriak lortu dira.

Bestalde, Etengabeko Hezkuntzarako Programa Europarraren markoan, OSA (One Step Ahead) proiektua garatzeko, Regione Toscana-k eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak sinatutako lankidetza-hitzarmena dela-eta, 17.144,40 euroko diru-sarrera osagarriak lortu dira.

Azkenik, Goi Mailako Hezkuntzaren Espazio Europarrari unibertsitate-erakundeak egokitzeko, 2011ko ekitaldi ekonomikorako diru-laguntzari dagokionez, badira konpromisoak: Hezkuntza Ministeriotiko diru-sarrerak, 349.653,51 euro zenbatekoa egiten dutenak, ekartzeko.

Goian aipatutako kredituak -689.291,05 eurokoak- gaitzea eskatzen du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak.

Horiek horrela, gaitu egingo dira kreditu horiek, 1/2011 Legegintza Dekretuaren 82. eta 83. artikuluak betez (1/2011 Legegintzako Dekretua, maiatzaren 24koa, Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bategina onartzen duena eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoei aplikatu beharreko aurrekontu-araubidea arautzen duena).

Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko azaroaren 22an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

1. artikulua.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2011ko ekitaldiko aurrekontuan kreditu batzuk gaitzea onartzea, gastuen egoera-orri honetan:

(Ikus .PDF)

Diru-sarreren ondorengo egoera-orrian kopuru bereko diru-sarrerak lortzetik sortu dira kreditu horiek:

(Ikus .PDF)

Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide-heziketako ikastetxeetan, goi-mailako tituludun txiletarren perfekzionamendua sustatzetik datozen gastuak finantzatzeko erabiliko dira funtsak.

2. artikulua.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2011ko ekitaldiko aurrekontuan kreditu batzuk gaitzea onartzea, gastuen egoera-orri honetan:

(Ikus .PDF)

Diru-sarreren ondorengo egoera-orrian kopuru bereko diru-sarrerak lortzetik sortu dira kreditu horiek:

(Ikus .PDF)

Etengabeko Hezkuntzarako Programa Europarraren markoan, OSA (One Step Ahead) proiektua garatzeko diren jarduerak finantzatzeko erabiliko dira funtsak.

3. artikulua.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2011ko ekitaldiko aurrekontuan kreditu batzuk gaitzea onartzea, gastuen egoera-orri honetan:

(Ikus .PDF)

Diru-sarreren ondorengo egoera-orrian kopuru bereko diru-sarrerak lortzetik sortu dira kreditu horiek:

(Ikus .PDF)

Unibertsitate-erakundeak Goi Mailako Hezkuntzaren Espazio Europarrari unibertsitate-erakundeak egokitzeko erabiliko dira funtsak.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko azaroaren 22an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala