Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2011ko abenduaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
5923

IRAGARKIA, Meatzaldea Bizirik Ekologista Taldeak aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio-espedientea bidali egin dela jakinarazteko eta hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Interesa izan dezaketenei jakinarazten zaie Meatzaldea Bizirik Ekologista Taldeak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri duela Euskadiko Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, Ingurumeneko sailburuordearen 2010eko apirilaren 15eko Ebazpenaren aurka jarritako gorako errekurtsoaren ustezko ezestearen aurka. Ebazpen horrek Petroleos del Norte SA (Petronor) enpresari Muskiz, Zierbena eta Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako udalerrietan petrolio-findegiko jarduera garatzeko emandako ingurumen baimen bateratua aldatu eta eraginkor egiten du.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoa betez, bederatzi eguneko epea jartzen zaie interesdun guztiei 764/11-2 prozeduran aurkeztu eta agertzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 15a.

Ingurumenaren Kalitatearen zuzendaria,

JUAN IGNACIO ESCALA URDAPILLETA.


Azterketa dokumentala