Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2011ko abenduaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Osasun eta Kontsumo Saila
5920

JAKINARAZPENA, jasotako osasun-zerbitzuengatik zor diren tasak kitatzeari buruzkoa.

Ezin izan da jakinarazpena egin Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. artikuluan zehaztutako moduan. Beraz, ondoko zerrendan aipatzen diren zergadunei honen bidez jakinarazten zaie jaso dituzten zerbitzu sanitarioengatik lurralde-ordezkaritza honi zor dizkioten tasengatik kitatu beharrekoa, espediente bakoitzarentzat indarrean dauden Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legeetan agindutakoaren arabera (maiatzaren 31ko 3/1990 Legea eta maiatzaren 29ko 13/1998 Legea).

Aipatutako zerrendan bakoitzari jarritako diru zenbatekoak ordaindu beharko dituzte zergadunek, modu hauetakoren bat erabiliz:

a) Bizkaiko Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzan (Rekalde zumarkalea, 39 A, Bilbao) ordainketa eginda.

b) Diru-zenbatekoa lurralde-ordezkaritza honek Bilbao Bizkaia Kutxan duen 2095.0631.51.3239068030 kontuan sartuta edo transferentzia eginda.

c) 13/1998 Legearen 21. artikuluan zehazten diren gainontzeko bideetakoren bat erabilita.

Borondatez ordaintzeko epea:

1.- Jakinarazpen hau hilaren 1a eta 15aren artean argitaratzen bada, borondatezko ordainketa egiteko epea hurrengo hilaren 5era artekoa izango da, edo 5aren ondorengo lehenengo egun baliodunera artekoa.

2.- Jakinarazpen hau hilaren 16a eta hilaren azken egunaren artean argitaratzen bada, berriz, borondatezko ordainketa egiteko epea hurrengo hilabeteko 20ra artekoa izango da, edo 20aren ondorengo lehenengo egun baliodunera artekoa.

Premiamenduagatiko errekargua:

Borondatez ordaintzeko epea bukatuta, premiamenduzko jardunbidea erabiliko da zorrak kobratzeko eta % 20ko errekargua ezarriko da.

Errekurtsoak:

Jakinarazten zaion kitapenarekin ados ez badago, interesatuak berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaioke kitapena egin duen organoari. Horretarako, 15 egun balioduneko epea izango du, jakinarazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Berraztertzeko errekurtsoari emandako ebazpenaren aurka, edo errekurtso hori aurkeztu ezean, kitapenaren beraren aurka, erreklamazio ekonomiko administratiboa aurkez diezaioke Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegiari. Erreklamazioa aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, jakinarazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Erreklamazioari emandako ebazpenak administrazioko bidea ixten duela ohartarazten zaio interesatuari.

(Ikus .PDF)

Bilbao, 2011ko urriaren 5a.

Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,

JOSÉ IGNACIO BAÑUELOS IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala