Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2011ko abenduaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Herrizaingo Saila
5919

IRAGARKIA, 02750 identifikazio profesionaleko txartela duen ertzainari 405X11ED012 eta 405X11ED013 espedienteetako kargu-orria eta ikustaldia jakinarazteko dena.

02750 identifikazio profesionaleko txartela duen ertzainaren kontra hasitako 405X11ED012 eta 405X11ED013 diziplina-espedienteei dagokienez, ezin izan da aipatutakoa aurkitu, Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoen diziplina-araubidearen Arautegiaren 53. artikuluan ezarritako ikustaldia eta kargu-orria jakinarazteko. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5. eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko. Jakinarazi nahi zaio prozeduretan jardundako guztiaren kopia duela eskuragarri, Diziplina Unitateetako bulegoetan (helbidea: Larrauri-Mendotxe bidea 18, Erandio - Bizkaia). Era berean, hamar eguneko epea ematen zaio, instruktorearen aurrean bere alde egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Gogorarazi nahi zaio 405X11ED012 eta 405X11ED013 diziplina-espedienteak izapidetzeko epea, Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoen diziplina-araubidearen Arautegiaren 41.3. artikuluan ezarritakoari jarraiki, 2011ko irailaren 30etik etenda dagoela.

Hori guztia jendaurrean jartzen da, interesdunak jakin dezan eta banakako jakinarazpentzat hartzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 14a.

Segurtasuneko sailburuordea,

MIGUEL ÁNGEL BUEN LACAMBRA.


Azterketa dokumentala