Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2011ko abenduaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 Zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala
5917

EDIKTUA, 494/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 494/10 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Iñigo Lareki Arcos.

Prokuradorea: Navajas.

Demandatua: Ioan Laver.

Gaia: zorra aitortzea.

2011ko maiatzaren 13an aipatu judizioan epaia eman da, zeinaren epaitza ondokoa baita:

EPAITZA

Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren ordezkaritzak aurkeztutako demanda baiesten dut, Ioan Laver-en aurkakoa. Horrenbestez, azken hori auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut: 21.042,64 euro tronkoarenak, gehi 2.046,81 euro, kreditu-kontua itxi eta hurrengo egunetik, hau da, 2010eko otsailaren 17tik, demanda hau aurkeztu zen egunera arte sortutako interesei dagozkienak (hitzartutako % 17,25eko interes-tasaren arabera), gehi demanda aurkeztu zenetik erabat ordaindu arteko interesak, hitzartutako interes-tasaren araberakoak. Kreditu-kontu horren saldo zorduna erreklamatzen da. Prozesuko kostuak ere berak ordaindu beharko ditu.

Ioan Laver demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan jakinarazpena egin eta biharamunetik bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko kontuan utzi beharko da zainpean (kontuaren zenbakia). Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Tolosa (Gipuzkoa), 2011ko urriaren 17a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala