Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2011ko abenduaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 Zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala
5916

EDIKTUA, 417/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 417/10 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Iñigo Lareki Arcos.

Prokuradorea: Amunarriz.

Demandatua: Jose Luis Chuquipiondo Cardenas eta Katheryn Nicole Vera Palomino.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan epaia eman da, eta honako hau da epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxak (prokuradorea: Guadalupe Amunarriz Águeda andrea; letratua: Iñigo Larequi Arcos jauna) Jose Luis Chuquipiondo Cardenas eta Katheryn Nicole Vera Palomino auzi-iheslarien kontra aurkeztutako demanda. Hori dela eta, kondenatu egiten ditut demandatukideak batera eta modu solidarioan hogeita hiru mila ehun eta zazpiehun euro eta lau zentimo (33.700,04 euro), eta % 17,25eko tasan itundutako interesak (demanda aurkeztu zen egunetik osorik ordaindu artekoak) ordaintzera. Ordaindu beharko dituzte, orobat, prozedura honetan sortutako kostuak gastuak.

Epai hau ez da irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, epaitegi honetan aurkeztutako idazki batez, bost eguneko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita, betiere Prozedura Zibilaren Legeko 457. artikuluarekin bat etorriz. Gipuzkoako Probintzia Auzitegia arduratuko da aipatu errekurtsoaz.

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan kontsignatu beharko da. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4231 0000 05 0417 10. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Hala erabaki, agindu eta sinatu dut.

Argitarapena.- Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak agindu, irakurri eta argitaratu zuen. Fede ematen dut.

Jose Luis Chuquipiondo Cardenas eta Katheryn Nicole Vera Palomino demandatuak non bizi diren ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoa betez.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Irun (Gipuzkoa), 2011ko maiatzaren 25a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala