Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2011ko abenduaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 Zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala
5914

EDIKTUA, 22/11 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Olga Rodriguez Caminok, Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkariak,

Fede eta lekukotza ematen dut: 22/11 falta-judizioan, epaia eman da. Hauek dira haren idazpurua eta epaitza:

86/11 EPAIA

Eibar (Gipuzkoa), bi mila eta hamaikako abuztuaren hamaseia.

Nik, Cristina Vicente Notariok, Eibarko (Gipuzkoa) Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, 22/11 berehalako falta-judizioaren autoak ikusi ditut. Bertan honakoak izan dira alderdiak: fiskala eta, inplikatu gisa, Jorge Garcia Nieto. Konstituzioak ematen dizkidan eskumenen indarrez eta Erregearen izenean, honako epaia ematen dut:

EPAITZA

Jorge Garcia Nieto honako honetara kondenatzen dut, Zigor Kodeko 623.1 artikuluan tipifikatutako ebasketa-falta bat egin baitu: 30 egunetan zehar, egunean 4 euroko isuna; guztira, 120 euro. Ordaintzen ez badu, erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango du; ordaintzen ez duen bi kuotako, egun bateko askatasuna kenduko zaio; eta kostuak berak ordainduko ditu.

Jorge Garcia Nietok Dia supermerkatuari 10,84 euroko kalte-ordaina ordainduko dio, erantzukizun zibil moduan.

Ebazpen hau ez da irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke -biei dagokienez- epaitegi honetan, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta, ebazpen hau jakinarazi eta bost eguneko epean.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Epaia jasota gera dadin eta berau Jorge Garcia Nietori jakinarazteko -egun non dagoen ez baitakigu-, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko egin dut ediktu hau, Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamaikako urriaren hemezortzian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala