Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2011ko abenduaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 Zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala
5913

EDIKTUA, agintaritzako agenteenganako errespetu-falta dela-eta bideratutako 96/11 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Maria Josefa Lopez Reciok, Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkariak,

Fede eta lekukotza ematen dut: 96/11 falta-judizioan, epaia eman da. Hauek dira haren idazpurua eta epaitza:

82/11 EPAIA

Eibar (Gipuzkoa), bi mila eta hamaikako abuztuaren zortzia.

Cristina Vicente Notario andreak, Instrukzioko 1 zenbakiko epaileak, ikusi eta entzun du Ignacio Fernández Tena jaunaren kontrako 96/11 falta judizioko kausa hau, agintaritzako agenteenganako errespetu-faltaren ondorioz burututakoa. Ministerio Fiskalak ere parte hartu du.

EPAITZA

Ignacio Fernández Tena jauna kondenatzen dut Zigor Kodearen 634. artikuluan adierazten den falta egin baitzuen. Hori dela eta, egunean 3 euro ordaindu beharko ditu, 30 egunetan. Guztira, 60 euro izango dira. Ordaintzen ez badu, askatasun subsidiarioa galduko du: eguneko bi kuota ordaindu gabe utziz gero, kartzela-egun bat ezarriko zaio. Orobat ordaindu beharko ditu sortutako kostuak.

Ebazpen hau ez da irmoa, eta beraren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke -ondorio biei dagokienez- epaitegi honetan, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta, jakinarazpena egin eta bost eguneko epean.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Horrela jasota gera dadin, Ignacio Fernández Tenari jakinarazpena egiteko balio izan dezan -ez baitakigu gaur egun non dagoen- eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egiten dut ediktu hau, Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamaikako irailaren hogeita bederatzian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala