Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2011ko abenduaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Donostia-San Sebastiángo Instrukzioko 5 Zenbakiko Epaitegia
5912

EDIKTUA, 1016/10 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Nuria Lusa Sobronek, Donostiako Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik,

Fede eta lekukotza ematen dut: 1016/10 falta-judizioan, epaia eman da. Hauek dira haren idazpurua eta epaitza:

282/11 EPAIA

Donostia-San Sebastián, bi mila eta hamaikako ekainaren bia.

Nik, Noemí Mañueco Botok, Donostia-San Sebastiángo Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratua naizen honek, ikusi egin ditut 1016/10 falta-judizioaren autoak, ebazpen judizialean erabakitako bisita-erregimenaren gaineko ez-betetzeei buruzkoak. Auto horietan, Ministerio Fiskalaz gain, honako alderdi hauek hartu dute parte inplikatu gisa: Juan Carlos Bernardino de la Serna, salatzaile gisa, eta Amaya Ijurco Barrenechea, salatu gisa -azken hori behar bezala erreferentziatuta ageri da jarduketetan. Konstituzioak ematen dizkidan ahalmenen indarrez, epai hau ematen dut:

EPAITZA

Amaya Ijurco Barrenechea absolbitzen dut guraso jagole gisa dagozkion beharkizunak ez betetzeagatik egotzi zaion faltatik (Zigor Kodearen 618. artikulua), eta prozesuko kostuak ofiziozkotzat jotzen ditut. Ebazpen hau ez da irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke -ondorio biei dagokienez- epaitegi honetan, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta, bost eguneko epean, jakinarazpena egin ondorengo egunetik hasita.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Epaia jaso eta Aritz Avila Romerori jakinarazteko -ez baitakigu gaur egun non dagoen-, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko egin dut ediktu hau, Donostian (Gipuzkoa), bi mila eta hamaikako urriaren hogeita zazpian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala