Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2011ko abenduaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
5910

EDIKTUA, 879/10 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 879/10 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Resa Guipuzcoana SA.

Abokatua: Roberto Ruiz Hourcadette.

Prokuradorea: Gurrea.

Demandatua: Ofi Donosti SL.

Gaia: hitzezko judizioko demanda.

Judizio horretan epaia eman zen 2011ko urriaren 21ean; hona hemen idazpurua eta epaitza:

209/11 EPAIA

Donostia-San Sebastián, 2011ko urriaren 21a.

Nik, Ana Rosa Bernal Dafaucek, Donostiako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile-magistratu titularrak, ikusi ditut epaitegi honetan bideratutako 879/10 hitzezko judizioko auto hauek(gaia: dirua erreklamatzea); judizio hori, Epaitegietako prokuradore Gurreak ordezkatu eta Ruiz Hourcadette letraduak lagundutako Resa Guipuzcoana SL merkataritza-sozietateak eskatuta bideratu zen, auzi-ihesean den Ofi Donosti SLren aurka.

EPAITZA

Baietsi egiten da Resa Guipuzcoana SL merkataritza-sozietatearen ordezkaritza prozesalak aurkeztu duen demanda, Ofi Donosti SLren aurkakoa. Horregatik, sozietate hori ondokoak ordaintzera kondenatzen dut: 935,01 euro eta diruaren legezko interesa, demanda hau jarri zen egunetik, guztia ordaindu arte sortutakoa; interes hori honela kalkulatuko da: Europar Banku Zentralak -seihileko naturalaren lehen eguna baino lehen egindako- bere azken finantziazio-eragiketa nagusiari aplikatutako interes-tasaren batura, zazpi puntu gehituta. Halaber, prozedura honetan sortutako kostuak ere demandatuari ezartzen zaizkio.

Jakinaraz bekie ebazpena alderdiei eta adieraz bekie, halaber, ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa jar daitekeela, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan jakinarazpena egin eta biharamunetik bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1846 0000 00 0879 10. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Sar bedi ebazpen honen jatorrizko kopia epaitegi honetako epaien liburuan, eta dagozkion autoetan jaso bedi lekukotza.

Eta horrela, erabaki, agindu eta sinatu du Ana Rosa Bernal Dafaucek, Donostiako eta haren barrutiko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu titularrak.

Ofi Donosti SL demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia-San Sebastián, 2011ko urriaren 26a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala