Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2011ko abenduaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Azpeitiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 Zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala
5909

EDIKTUA, 523/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Azpeitiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 523/10 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Industrias Laneko SAL.

Abokatua: Ignacio Marcelino Santamaria.

Prokuradorea: Ansoalde.

Demandatua: Javier Elola Otaegui.

Gaia: judizio arrunteko demanda.

Aipatu judizioan epaia eman da bi mila eta hamaikako urriaren hamaikan; honako hau da haren epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Industrias Laneko SALek aurkeztutako demanda, Javier Elola Otaegui jaunaren aurkakoa. Hortaz, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari ordaintzera zortzi mila berrehun eta laurogei euro (8.280) eta ebazpen honetan ezarritako eran sortzen diren interesak. Halaber, kostuak ordaintzera kondenatzen dut demandatua.

Jakinaraz bekie epaia alderdiei eta, halaber, haren aurka apelazio errekurtsoa jar daitekeela, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb-ren 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan jakinarazpena egin eta biharamunetik bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1832 0000 00 0382/07. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa) Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Javier Elola Otaegui demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Azpeitia (Gipuzkoa), 2011ko urriaren 28a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala