Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2011ko abenduaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Osasun eta Kontsumo Saila
5907

EBAZPENA, 2011ko azaroaren 22koa, Osasuneko sailburuordearena, zeinen bidez ematen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza izan eta hiesaren arloan lanean diharduten irabazi-asmorik gabeko elkarteentzako laguntzak.

Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko 3947 Aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza izan eta hiesaren arloan lanean diharduten irabazi-asmorik gabeko elkarteentzako laguntzetarako deia egiten zen. Agindu horretan xedatzen zen laguntza horiek Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez emango zirela, horretarako Osasun eta Kontsumoko sailburuak izendatutako balioespen-batzordeak egindako proposamena kontuan hartuta.

Batzorde horrek 2011ko urriaren 14an egin du bilera, eta han egindako proposamena kontuan hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Taula honetan ageri diren elkarteei diru-laguntza hauek ematea:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.- Ondoren aipatzen diren elkarteei laguntzarik ez ematea, aurkeztu dituzten proiektuak ez datozelako bat deialdiaren xedearekin, edo aurkeztutako proiektuek ez dutelako aginduaren 12. artikuluan ezarritako gutxieneko puntuazioa lortu.

(Ikus .PDF)

Hirugarrena.- Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, beraren kontra, interesatuek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasun eta Kontsumoko sailburuari, ebazpena EHAAn argitaratu eta hilabeteko epean, betiere, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak moldatutako azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoa betez.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 22a.

Osasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA FERNÁNDEZ DÍAZ.


Azterketa dokumentala