Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2011ko abenduaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Osasun eta Kontsumo Saila
5906

EBAZPENA, 2011ko azaroaren 7koa, Osasuneko sailburuordearena, jarduera fisikoa sustatzeko neurriak hartzen dituzten toki-erakundeei diru-laguntzak ematen dizkiena.

Osasun eta Kontsumo sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Aginduak, jarduera fisikoa sustatzeko neurriak hartzen dituzten toki-erakundeei diru-laguntzak ematea arautzen duenak, xedatzen du Balorazio Batzorde batek balioetsiko dituela eskaerak, eta batzorde horrek izango duela ardura diru-laguntzak emateko proposamena egiteko Osasun sailburuordeari.

Batzorde horrek bilera egin zuen 2011 azaroaren 7an, eta egin zuen proposamena oinarri hartuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Hemen zehaztutako toki-erakundeei laguntza hauek ematea:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.- Toki-erakunde hauei diru-laguntzarik ez ematea, aurkeztutako proiektuek ez dutelako Aginduaren 13.1 artikuluan ezartzen den gutxieneko puntuazioa (50 puntu) lortu:

(Ikus .PDF)

Hirugarrena.- Ebazpen honen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasun eta Kontsumo sailburuari, ebazpena EHAAn argitaratu eta hilabeteko epearen barruan, betiere 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 7a.

Osasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA FERNÁNDEZ DÍAZ.


Azterketa dokumentala