Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2011ko abenduaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
5905

EBAZPENA, 2011ko azaroaren 15ekoa, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena, turismo-enpresak modernizatzeko laguntza-programa arautu zuen aginduan 2011ko ekitaldirako jasotako laguntzak emateko aurrekontu-kreditua zein egunetan agortu den argitaratzen duena, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Aginduak ezarritakoaren babesean.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Aginduaren bidez, turismo-enpresak modernizatzeko laguntza-programa arautu zen.

Aginduaren horren 2. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, deialdi hau ebazteko jarritako kreditua agortu egin dela jakinarazi behar da.

Agortu egin da Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen 2011ko abuztuaren 17ko Ebazpenean 2011ko ekitaldirako aurreikusitako laguntzak emateko funtsa; ebazpen horrek Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Aginduan aurreikusitako laguntzen deialdia egin zuen 2011 ekitaldirako -agindu horren bidez, -turismo-enpresak modernizatzeko laguntza-programa arautu zen-. Beraz, eta aurrez azaldutakoa kontuan hartuta, honako hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.- Argitaratzea 2011ko azaroaren 14an agortu egin zela turismo-enpresak modernizatzeko laguntza-programako laguntzak emateko 2011n jarritako aurrekontu-kreditua. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Aginduaren bidez arautu zen programa hori.

Bigarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 15a.

Merkataritza eta Turismoko sailburuordea,

MARÍA PILAR ZORRILLA CALVO.


Azterketa dokumentala