Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2011ko abenduaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5902

AGINDUA, 2011ko azaroaren 10ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, sail honek 2010-2011 epealdian homologatutako eta Lehen Hezkuntzako irakasleentzako den espezializazio-ikastaro baten ezaugarriak eta berau gainditu dutenen zerrenda argitara emateko dena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak 1998ko ekainaren 12an emandako Aginduaren bidez (uztailaren 24ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozedura ezarri zen; ikastaro horien artean zeuden Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko irakasleak espezializatzeko ikastaroak.

Aipatutakoen moduko ikastaro bat homologatu denez, egoki da haren ezaugarriak eta berau gainditu dutenen zerrenda argitaratzea, betiere bidezko ondorioak izan ditzan.

Horregatik, honako hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.- Argitara ematea Pedagogia Terapeutikoko espezializazio-ikastaroa, Hezkuntzako sailburuordeak 2010eko maiatzaren 18an emandako Ebazpenaren bidez homologatua- homologatu egin zaiela Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko maisu-maistra eta irakasleei; era berean, argitara ematen da zein parte-hartzailek gainditu duen eta betetzen dituen Hezkuntza eta Zientziako Ministerioak 1996ko urtarrilaren 11n emandako Aginduan adierazitako baldintzak (23ko BOE). Agindu horren bitartez, espezializazio-ikastaroak homologatzen dira Maisu-maistren Kidegoko irakasle funtzionarioentzat eta Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe pribatuetako irakasleentzat (ikus I. eranskina).

2. artikulua.- Agindu honek EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 10a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala