Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2011ko abenduaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
5898

AGINDUA, 2011ko azaroaren 21ekoa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, sail horretan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.d) artikuluan xedatakoarekin bat, eta baui Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egin zuen Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2011ko irailaren 28ko Aginduaren hirugarren oinarrian xedatutakoarekin ere (urriaren 19ko EHAA, 199. zk.), honako hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.- Eva Otaola Pereira andrea Gizarte Gaietako Sailburuordetzako goi-kargudunaren idazkari izendatzea (kodea: 520010; dotazioa: 146).

Bigarrena.- Izendapen honek abenduaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari, agindua EHAAn argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, agindua EHAAn argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 21a.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.


Azterketa dokumentala