Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2011ko abenduaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Justizia eta Herri Administrazio Saila
5896

AGINDUA, 2011ko azaroaren 18koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, maiatzaren 31ko JUS/1654/2010 Aginduaz Euskal Autonomia Erkidegoan dei egindako hautaprobak gainditu dituzten Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko funtzionarioei (barne sustapeneko txanda) lantokiak esleitzeko dena.

Justizia Administrazioaren Zerbitzupeko Funtzionarioak Lanera Sartzeko, Lanpostuak Hornitzeko eta Lanpostuz Igotzeko Arautegia onartzen duen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 28. eta 29. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, 2011ko azaroaren 18ko Aginduaren bidez Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko karrerako funtzionario izendatu diren Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko kideei (barne sustapeneko txanda) I. eranskinean zerrendatzen diren organo judizial eta fiskaletan lantokiak esleitzea ebatzi dut, honako hauek kontuan hartuta:

Lehenengoa.- Agindu honen bidez lantokia esleitzen zaien Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko funtzionarioek hogei egun naturaleko epean hartu beharko dute jabetzan beren kargua, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, edo, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean batera argitaratu ezean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita, aipatutako errege-dekretuaren 29. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Lanpostu-jabetzea Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendariaren edo horrek eskuordetzen duen funtzionarioaren aurrean egingo da, Gipuzkoa eta Bizkaiko EATan edo Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzan -Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, Gasteizen-, esleitutako lantokiari dagokion lurraldearen arabera.

Bigarrena.- Agindu honen bidez lantokia esleitzen zaien funtzionarioek Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoan jardunean jarraitzea erabakitzen badute, ez dute joan beharko esleitutako lanpostuaz jabetzera. Nahikoa izango dute, lehenengo atalean aipatutako jabetze-epean, Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzari jakinarazten badiote erabaki hori hartu dutela, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 506.d) artikuluan aurreikusitako borondatezko lan-eszedentzia deklaratu ahal izateko. Borondatezko eszedentzia deklaratzen duen ebazpenaren kopia Justizia Administrazioaren Giza Baliabideen Zuzendariordetza Orokorreko Langileen Erregistro Nagusira bidali beharko da.

Hirugarrena.- Funtzionarioek Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoan sartu eta Justizia Administrazioan betetako beren zerbitzuen iraupenean egon daitezkeen hutsuneak saihestu nahi badituzte -lanpostuaz jabetzeko behar besteko denbora behar baitute-, Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzari egun bateko baimen ordaindua eska diezaiokete, herrian aldaketarik ez badago eta, betiere, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko funtzionario lantokia Euskal Autonomia Erkidegoan badute; edo bi egunekoa, kontrako kasuan. Kanariar eta Balear uharteetatik, Ceutatik edo Melillatik etorri behar dutenek hiru eguneko baimena izango dute kargu berriaz jabetu arte.

Lanpostu-jabetzearen aktaren kopia, bai eta egin den aukera ere, Justizia Administrazioaren Giza Baliabideen Zuzendariordetza Orokorreko Langileen Erregistro Nagusira bidali behar du Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzak.

Funtzionarioak beste Lurralde Kudeatzailetza batetik edo giza baliabideen gaineko eskumena duen beste autonomia erkidego batetik badatoz, agiri horiek organo horietara helarazi beharko dira, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoan borondatezko eszedentzia eta lanpostu-jabetzea gertatzen den egunaren aurreko eguneko datan Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoan kargugabetze automatikoa ofizioz eman diezazkieten, ordainsarien ordainketan etenaldirik ez gertatzeko.

Laugarrena.- Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko lanpostu berrian jarraitu nahi duten funtzionarioek eskubidea izango dute horretarako, martxoaren 10eko 364/1995 Errege Dekretuko bosgarren xedapen gehigarrian ezartzen den baimen ordainduaz jabetzen diren egunetik aurrera. Baimen horretatik deduzitu egingo dira agindu honetako hirugarren paragrafoan adierazitako egunak.

Bosgarrena.- Onartutako hautagaiei esleitu zaizkien lanpostuetan dauden bitarteko funtzionarioek titularra lanpostuaz jabetzen den egunean utziko dute lanpostua.

Seigarrena.- Agindu honen bidez lantokia esleitzen zaien Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko funtzionarioek, kalifikazio-hurrenkera dela-eta lantokia derrigorrean esleitzen bazaie ere, agindu honen datatik zenbatzen hasita bi urte igaro arte ezin izango dute lekualdatze-lehiaketetan parte hartu. Bi urte horiek zenbatzeko, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 529.3 artikuluko bigarren paragrafoan xedatutakoari jarraituko zaio.

Zazpigarrena.- 2011ko urriaren 11ko Aginduz izangaiei esleitu zaizkien lanpostuak, zeinek ez zaizkien esleitu izangai sartu berriei Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoan (barne sustapeneko txanda), betetzeke jarraitzen dute, eta txanda libretik Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoan sartu gura duten izangaientzat gordeko dira.

Zortzigarrena.- Datu garrantzitsua: Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko izangaien lanpostuak (txanda librea) urgentziaz iragarri ahal izateko, agindu honen bidez lantokia eskuratu duten funtzionarioek, baldin eta lantoki-kidegoan borondatezko eszedentzia eskatzeko asmoa badute, jatorriko kidegoan jarraitzeko asmo hori urgentziaz bidali beharko dute, agindu hau Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean edo, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean batera argitaratu ezean, 945 01 91 52 fax zenbakiaren bidez, Idoiaren izenean, edo eskaneatuta r-humanos@ej-gv.es helbide eletronikora, www.justizia.net web orrian II. eranskin modura datorren ereduaren arabera. Egun horretan bidaltzerik ez badago, ahalik azkarren bidali beharko dute.

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 18a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala