Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2011ko azaroaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 Zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala
5769

EDIKTUA, 1/11 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Joaquin Albizu Morentinek, Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkariak,

Fede eta lekukotza ematen dut: 1/11 falta-judizioan, epaia eman da. Hauek dira haren idazpurua eta epaitza:

28/11 EPAIA

Tolosa (Gipuzkoa), bi mila eta hamaikako maiatzaren bosta.

Raquel Gallego de Paz andreak, Tolosako eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko epaileak, ahozko eta jendaurreko judizioan ikusi eta entzun du Julica Floarea Bogdan-en kontrako (NAN zk.: HD436313; Errumania) 1/11 falta judizioko kausa hau, ebasketa faltaren ondorioz bideratutakoa (623. artikulua, ZK).

EPAITZA

Julica Floarea Bogdan berrogei (40) egunez egunean 6 euroko isuna ordaintzera kondenatzen dut, ebasketa-falta baten egile baita; zenbateko hori ordaindu ezean, erantzukizun penal subsidiarioa izango du. Eta, halaber, judizioaren kostuak ordaintzera ere kondenatzen dut.

Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, bost eguneko epean, jakinarazten den egunetik aurrera.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Epaia jasota geratu eta Floarea Bogdan Julica-ri epaia jakinarazteko -ezin baita jakin gaur egun non dagoen- eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko egin dut ediktu hau, Tolosan (Gipuzkoa), bi mila eta hamaikako irailaren hogeita seian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala