Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2011ko azaroaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Bilboko Lehen Auzialdiko 10 Zenbakiko Epaitegia
5768

EDIKTUA, 665/10 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 10 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 665/10 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Altasamina 9ko barruko eskailerako jabekide-erkidegoa (Bilbo).

Abokatua: Carlos Hermoso Martínez.

Prokuradorea: Xabier Nuñez Irueta.

Demandatua: Franvilla SL.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan epaia eman da, eta honako hau da epaitza:

EPAITZA

Partez baiesten dut Xabier Núñez Irueta prokuradoreak Bilboko Altasamina 9ko barruko eskailerako jabekide-erkidegoaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Franvilla SLren kontrakoa. Hori dela eta, honako hau ebazten dut:

Lehenengoa.- Demandatua kondenatzea auzi-jartzaileari 2765,92 euro ordaintzera. Kopuru horrek demanda jarri zenetik eta ordainketa osoa egin arte sortuko du legezko interesa.

Bigarrena.- Ez da kostuak ordaintzeko kondenarik ezartzen.

Franvilla SL demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikulua betez (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2011ko maiatzaren 25a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala